ARTIUMeko dendan (Atari aretoan dago, ez duzu sarrera-txartelik behar) oparitarako nahiz zentro-museoaren bisitaldiaren oroimen gisa eramateko salgai originalen sorta zabala aurkituko duzu.
Paper-gauzak, osagarriak, dekorazio-gauzak, bitxiak, ehungintza-produktuak, asko eta asko eskulangieek eta artistek esklusiban museorako eginak…
Zentro-museoko dendan arte garaikideari buruzko argitalpen ugari aurkituko duzu gainera, asko eta asko haurrei zuzenduak. |