logo
   
   
 
  Euskera | Castellano | English
   
 
Webaren mapa Laguntza E-info Iragarki-taula Postalak Lotura interesgarriak Gustukoenetara erantsi Gomenda ezazu orrialde hau Copyright Home
     
  ZENTRO-MUSEOA. Erakusketak. Erakusketen inguruan  
 
Bisita ezazu: Orain ARTIUMen | Laster ARTIUMen | Aurreko erakusketak | Prestakuntzak on-line | E-rakusketak
 

Erakusketak

ARTIUMen era askotako erakustekak antolatzen ditugu, bai arte modernokoak bai arte garaikideoak, xede, bitarteko eta formatu desberdinekin. Honako hauek dira gure helburu nagusiak:

  1. Artearen egungo egoera erakustea, banakako erakusketen edo kontzeptu baten inguruan bildutako artisten talde erakusketen bidez.
  2. Artista eta une historikoak aurkeztea, bai gure erakusketa antologiko eta berrikuste partzialen bidez, bai garai, mugimendu edo ideologia jakin baten erakusgarri diren artisten obren hautaketa baten bidez.
  3. ARTIUMen Bilduman garrantzizko tokia duen artista baten sortze testuingura birsortzea “ganbera” erakusketan bidez.
  4. ARTIUM Bildumaren funtsak erakusgai jartzea Hego Aretoan (1.358 m2) ibilbide argumental aldakorrei jarraituz. Erakusketaren edukia urtean behin-edo aldatzen da, bi helburu hauekin: alde batetik, Bilduma handi honetako beste obra batzuk erakustearren, eta, bestetik, XX. mendeko artearen posibilitate narratiboak agerian jartzearren.

ARTIUMen bereziki hartzen ditugu kontuan sortzaile gazteak, bai arabarrak eta euskaldunak, eta baita beste lurralde eta erkidego batzuetakoak ere.

ARTIUMek programatutako erakusketetako asko zentro-museoak ekoizten ditu, beste erakunde batzuekin elkarlanean askotan.