ARTIUM bere ingurunearekin konprometitua dagoen zentro-museo irekia da, hezkuntza xede oinarrizko bat duena: adin guztietako jendea egungo sortze lanarekin harremanetan jartzea. Heziketa espiritu hori helburu, ARTIUMek era askotako jarduerak antolatzen ditu, bai zentro-museoaz familia giroan gozatzeko, bai gazteak beren interesen arabera egokitutako arte garaikidera hurbiltzeko, bai eta egungo kulturara iristeko zailtasunak dituzten giza-taldeei iritsen laguntzeko ere. |