logo
   
   
 
  Euskera | Castellano | English
   
 
Webaren mapa Laguntza E-info Iragarki-taula Postalak Lotura interesgarriak Gustukoenetara erantsi Gomenda ezazu orrialde hau Copyright Home
     
  ZENTRO-MUSEOA  
 

Bisita ezazu: Argibidea | Bilduma Iraunkurra | Erakusketak | Jarduerak | Prentsa | Prestakuntzak on line

 
Zentro-Museoa

Bere Plan Estretegikoan jasota dagoen bezala, gure garaiko artea bildu, sortu, zabaldu, ikertu eta transmititzea helburu duen kultur jardueretarako museo eta zentroa da ARTIUM. Hiru helburu nagusi ditu: kultura artistikoa mailaz jasotzea, gure gizartearen kontzientzia kritikoa garatzea eta Araba artea eta kulturarekin konprometitua dagoela ezagutaraztea.

Horretarako, eskura ditugun baliabide guztiak erabiliko ditugu: Bilduma Iraunkor zabal eta balio handiko bat, bertan edo ospe handiko beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako erakusketa-programa asmo handiko bat, eta gaur egungo kulturarekin zerikusia duten jardueren programa sendo bat.

ARTIUMek bi tresna baliotsu ditu lan hori aurrera eraman ahal izateko: gizarte osoaren ohitura eta ezagutza kultural eta artistikoetan parte hartzea helburu duen hezkuntza proiektu bat, batetik, eta arte garaikideari buruzko dokumentazio zentro bat, bestetik, zeina eredugarria baita beste herrialde batzuetan.