Zinema

Berriz. Umore zentzugabea: egoera larrietan bizitzari aurre egiteko jarrera bat

Komisarioa:  Mery Cuesta

Krisialdi eta tragedia egoeretan, sarrita azaleratu izan da umore zentzugabea horri aurre egiteko umore aldizkarien orrialdeetatik edota zinema pantailetatik. Horren erakusgarri dira gerraondoan sortu ziren umore ekimenak; La Codorniz aldizkariaren ingurukoez ari gara, zehazki, 40etan umorea nola ulertu eta nola egin zabaldu zuen benetako eskola bat izan zena.
Ziklo honetako lau pelikulek umore zentzugabearen lau lerroak definitzen dituzte, gerraondoko umoristek finkatutakoaren arabera. Pelikula bakoitzean La Codorniz aldizkariaren kolaboratzaileren batek parte hartu du. Gaur egungo umore jardunak bide beretik dabiltza oraindik ere, abangoardiako umorista talde haren lana belaunaldiz belaunaldi nola igaro den erakutsiz.

1. saioa – Zentzugabea eta isekagarria
      

LA TORRE DE LOS SIETE JOROBADOS
Edgar Neville, 1944

Cult movie aurrendaria eta espainiar estatuko zientzia fikzioaren funtsezko oinarria. Ametsen pasarteak eta haraindiko mamuen etorrera barne hartzen ditu —absurduaren bidean— eta bilbea, berriz, disparatearen eta kostunbrismoaren artean dago. Pelikula bakan eta ikusi beharrekoa.

Abuztuaren 18an, larunbata / Abuztuaren 30ean, osteguna

 

 

2. saioa- Norbanakoa sistemaren aurrean   
   

VIVA LO IMPOSIBLE
Rafael Gil, 1958

Pelikula honetan 50etako hamarraldiko zineman batere ohikoa ez zen gai bat agertzen da: nola familia batek dena uzteko nahia (lana, nagusia, bulegoa, urritasuna…) egia bihurtu eta zirkuko bizimodu trasumanteari ekiten dion. ¡Viva lo imposible! Norbanakoaren askatasunari egindako omenaldia da eta ikusleari planteatzen dio sistemaren aurka altxatu eta gizarte egiune guztiekin apurtzea badagoela. Zergatik ez?   
Miguel Mihuraren gidoiarekin eta Gilaren parte hartzearekin.

Abuztuaren 19an, igandea / Abuztuaren 31n, ostirala

 

3. saioa- Surrealismoa eta gertakari paranormalak
       

EL DESTINO SE DISCULPA
J. L. Sáez de Heredia, 1945

Agerpenen eta pertsonaia alegorikoen komedia asmotsua. Gizakiek beren zoritxar guztien errudun egiteaz aspertuta, Patuak benetako kasu bat azaltzen dio ikusleari: bi lagun dira, bat hilda dago eta zenbait egoeratan biziari azaldu eta lagundu egiten dio.
Wenceslao Fdez. Flórezen nobela batean oinarritua.

Abuztuaren 25ean, larunbata / Irailaren 1ean, larunbata

 

 

4. saioa – Logikarik gabe eta zatika       

HABITACIÓN PARA TRES
Antonio Lara "Tono", 1951

La Codorniz aldizkariko idazle karismadunetako batek zuzenduriko komedia nahasia, "Guillermo Hotel" antzezlanean oinarritua. Ikustezko eta hitzezko ateraldiz, inkongruentziez eta zentzu-desadostasunez betetako film bat, La Codornizen berezitasuna, eta, zehatzago, "tonerías" deitutakoak, leialtasunez laburbiltzen dituena. Topikoei eraso eginez hankazgora jarritako mundu bat.

Abuztuaren 26an, igandea / Irailaren 2an, igandea

 

Emanaldi aretoan. 20:00etan
Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela: 5 €)
Kide elkartuentzat doan

 

Babeslea:

Share |