Komisarioa: Garbiñe Ortega
Gehiago erabili beharko omen genuke, ez baitugu asko erabiltzen: garunaren eskuineko hemisferioa sentiberatasunarena, intuizioarena eta hautematearena da. Zinemagile garaikide batzuek alde lozorrotu hori pizten laguntzen digute norbanakoaren eta taldearen nortasunaz, konpromisoaz eta gertakizun bakunen transzendentziaz mintzo den zinema mota bat eginez.
19:30ean. Emanaldi aretoan
Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €) Kide elkartuak: doan.
LES PLAGES D’AGNÈS. Agnès Varda.
Frantzia. 2008. 110 min
Nouvelle vague delakoaren parte izan zen emakume zinemagile bakarraren autobiografia, zinemaren «historia» bat osatzen duena.
Martxoaren 16an, ostirala
ALAMAR. Pedro González Rubio.
Mexiko. 2009. 73 min
Formaz txikia eta edukiaren aldetik argiz betea, pelikula honek bizitzan gauza sinpleek duten garrantzia erakusten digu, Mexikoko karibetar paradisuan bizi diren aita-seme batzuen harremanaren bidez.
Martxoaren 17an, larunbata
TRUE LOVE. Ion de Sosa.
Espainia. 2010. 73 min
Ion Berlinen bizi da eta eta bere egunak filmatzen ditu: bizi den etxebizitza, lanerako bidea, inguruko kaleak eta bere andregai Marta. Dokumentu biluzi hau, erraietatik filmatua, arrastoa uzten duen erradiografia pertsonala da.
Martxoaren 18an, igandea
VERANO DE GOLIAT. Nicolás Pereda.
Mexiko. 2010. 78 min
Une honetako mexikar zinemagile aktiboenetako honek dokumentala eta fikzioa nahasten ditu emakume batek erantzun bila egiten duen bidaia erakusteko.
Martxoaren 23an, ostirala
EL LUGAR MÁS PEQUEÑO. Tatiana Huezo.
Mexiko-El Salvador. 2011. 100 min
Azken urtean sarituenetakoa izan de dokumental honek El Salvador-eko herri baten historia kontatzen du. Gerra zibilaren garaian errausturik gelditu zen eta hango biztanleak samintasun aldi baten ondoren beren etxeetara itzultzen dira.
Martxoaren 24an, larunbata
FILM LABURREN SAIOA: John Prize, Naomi Uman, Jeff Scher, Laboratorium
Zinemagile garaikide ezagun batzuen, besteak beste Naomi Umanen eta John Prizeren fikziozko lanen, dokumentalen eta animazio-lanen sorta bat.
Martxoaren 25ean, igandea
Babeslea: 