2_Programa BERMIHIZTATZEAK: irudiaren etnografia esperimentalak.
Komisarioak: Montse Romaní eta Virginia Villaplana.
Alderdi Subjektiboa ikus-entzunezko zikloaren bigarren programa da Bermihiztatzeak. Ziklo honetako pelikulek kontinente batzuetako eta besteetako testuinguru geopolitikoetan barrena ibiltzera garamatzate. Bermihiztatzeak programa Regina José Galindoren Oilo ipurdia erakusketaren inguruan planteatu da.
«Ikusizko etnografia feminista» nozioa ardatz harturik, ondoko zinemagileek kolonialismo ondoko ikuspegi bat hartuz «beste, desegoki eta geuretu ezin» gisa markatu izan diren kulturetako subjektuen historiak adierazteko moduak jatorrira eramateko egin duten ahaleginagatik hautatu dira. Hemen erakutsiko diren pelikulek elkarrekin dutena, Mendebaldeko modernotasunak ezarri dituen iruditeria menderatzaileen inguruan kritikoki gogoeta egiteko beharra da.
Emanaldi aretoan. 19:30ean. Jatorrizko bertsioa eta gaztelaniazko azpitituluak
Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €) Kide elkartuak: doan
Urtarrilaren 28an, larunbata
REASSEMBLAGE. Trin T. Minh-ha. AEB. 1982, 40 min
Reassemblage pelikulak berebiziko eragina izan zuen laurogeien hasierako zinema etnografiko esperimentalean. Emakumeen irudikapena da gai nagusia, ez ordea Trin T. Minh-ha zinemagilearen helburua, pelikula honekin Senegaleko landako emakumeen azterketa zinematografiko sakona aurkeztu baitzuen.
SOUVENIRS. Lisl Ponger. Austria. 1982, 12 min
Aurkitutako pelikula zatiak erabiliz eta berak filmatutakoa erantsiz, Lisl Ponger-ek kultura-balio batzuen aurkezpenaren eta irudikapenaren inguruko gogoeta egiten du.
NICE COLOURED GIRLS. Tracey Moffat. Australia. 1987.16 min
Tracey Moffatek modu ausartean aztertzen du gizon zurien eta jatorrizko emakumeen, kolonizatzaileen eta emakume bertatiarren arteko hasierako esplotazio harremana, eta baita emakume aborijen modernoen egungo egoera ere, hirian beren zoria aldatzen ahalegintzen baitira.
Urtarrilaren 29an, igandea
UN RÊVE D'INDÉPENDANCE. Monique Phoba. Kongoko Errepublika Demokratikoa, 1998, 54 min.
Sendagile baten laguntzaile izan ondoren sendagile egin zen aitonaren pausoei jarraituz, Kongoko zuzendari honek bere herriaren erretratu bat egiten du independentzia lortu eta handik 37 urtera.
MEMORIES OF GLORY. Mara Montoya. Suitza. 2011. 12 min
Belgikaren eta Kongoren arteko harremanari buruzko ikusizko saiakeraren lehen zatiari belgiar kolonizazioaren kritika zorrotza darraio. Azken zatian koloniarekiko mendekotasunaren amaiera eta horren ondorioak aipatzen ditu, esate baterako Ruandako 1994ko genozidioa.
Otsailaren 3an, ostirala
LA PASION DE MARIA ELENA. Mercedes Moncada Rodríguez. Mexiko. 2003. 76 min
Jaialdi askotan saritutako pelikula honek Tarahumara mendiko (Mexiko) raramurien komunitate indigenako emakume batek 3 urteko semearen heriotza argitzeko nola borrokatzen den erakusten du. Emakume zuri lurjabe batek autoarekin aurrean eraman ondoren ihes egin eta gertakizunen datuak faltsutu zituen zigorrik ez jasotzeko.
Otsailaren 4an, larunbata
LES OUBLIÉES. Anne-Laure Folly. Angola-Togo. 1996. 53 min
Angolak 30 urtez –lehendabizi koloniaren aurka eta gero gerra zibil gisa– jasan zuen gerraren biktimak dira dokumental honen gai nagusia.
LES FEMMES EN NOIR. Florence Lazar. Frantzia. 2002. 11 min
Montenegron filmatutako dokumental honetan Lazar-ek gerrate garaian emakumeek bete ohi duten eginkizuna aztertzen du, emakumeek herriarekin, gizartearekin eta familiarekin duten harremana.
Otsailaren 5ean, igandea
NOS LIEUX INTERDITS. Leïla Kilani. Frantzia-Maroko. 2008. 105 min
2004an Marokoko erregeak Zuzentasun eta Baketze Batzordea abiarazi zuen «berunezko» urteetako Estatuaren indarkeria ikertzeko. Pelikulak hiru urtez jarraitzen die lau familiari ebiaren bila.
Babeslea: 