Liburutegia

Liburu erakusketa honen gaia Araba inspirazio iturri izan duten artista plastiko, idazle, musikagile eta zinemagileen lana da.
Erakusketan, arte garaikidearen motibo, euskarri edota agertoki izan diren toki batzuk eta besteak egongo dira ikusgai, haren adierazpide batzuetan eta besteetan: Vitoria-Gasteizko eta Arabako landa inguruko paisaia, hirigintza eta arkitektura, haibeste aldiz margolanetan eta argazkietan erretratatuak, eskultura publikoen, horma irudien eta kaleko artearen kokaleku, edota zinemagintzarako, bideoarterako, musikarako eta literaturarako agertoki gisa aukeratuak.
Erakusketa honetan monografia, erreferentzia liburu, erakusketen katalogo, musika, pelikulak eta ikus-entzunezko beste material mota batzuk egongo dira ikus-entzulearen esku, guztiak ARTIUMen Liburutegi eta Dokumentazio Zentrokoak.

Gainera, eduki kudeatzaile birtual batek dokumentatuko du erakusketa, eta han, denboran zehar Araba artearen agertoki nola izan den erakutsiko da, liburuen, bideoen eta gaiari buruzko web baliabideen bidez.

Mintegi aretoan
Urriaren 8tik 2012ko martxoaren 24an

 

 

Share |