TUVALÙ pelikulako soinu banda interpretatuko du
Kristín Björk Kristjánsdóttir islandiarra, Kira Kira izenez ezagunagoa, musika garaikidearen aitzindaria da bere herrian. Dantzarako, pelikuletarako eta antzerkietarako idatzi ditu soinu bandak, betiere pop kutsuko musika elektronikoa eginez.
Kira Kirak Veit Helmer alemanaren Tuvalù pelikularako ondu zuen soinu banda interpretatuko du, pelikula proiektatu bitartean. Tuvalù uharte baten izena da, istorioko pertsonaia nagusiek amesten dutena, paisaia onirikoz eta aipamen surrealistaz betea.
www.myspace.com/trallaladykirakira
http://www.veithelmer.de/11.0.html?L=1
21:30ean. Ekialde-Goikoa aretoan
Sarrera: 6 € (kide elkartuak, 3 €)
Txartel-leihatilan aurretik salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean