Ignacio Moreno
Hainbat euskarri eta sistemetan agertzen zaizkigun irudien artean bizi gara: telebista, prentsa idatzia, publizitatea, Internet, eta abar. Eta gure zentzumenek halako autodefentsa bat garatu duten arren, bonbardaketa horrek gure ikuspegia eta pentsaera kritikoa baldintzatzen ditu, dudarik gabe. Izan ote gaitezke irudi eta eduki jasa horrekiko inmune? Zein estrategia erabili behar dira hedabide-irudia deskodetzeko? Irarlanak agertu zirenetik eta Interneteraino, ikastaro honetako saioetan hedabide-irudien eta honen ondorioen mekanismoetara gogoetazko hurbilketa bat egitea proposatuko da.
Unibertsitateko ikasleei, komunikazio irakasleei eta, oro har, gaia interesatzen zaion edonori zuzendua.
Ikastaroa Ignacio Moreno Segarrak emango du, Artearen Historian lizentziaduna, idazlea eta irudiaren esparruko ikastaro eta mintegien ohiko koordinatzailea.
Martxoaren 1ean eta 2an (osteguna eta ostirala), 18:00etatik 21:00etara
Martxoaren 3an, larunbata, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Martxoaren 4an, igandea, 11:00etatik 14:00etara
Prezioa: 40 € (kide elkartuak 20 €) 
Izena ematea: 945 20 90 20