Kalitate adierazpen baten inizialak bailiran, edota erasoko garrasi baten eran, A hirukoitza ARTIUMen eta AZALAren arteko elkarlan proiektu baten izena da. Bien artean egoitza artistikoak egitea da asmoa, antzezleak eta performatzaileak beren sortze prozesuaren parte bat aipatutako bi guneetan egitera gonbidatuz.
Lehen hiruhileko honetarako Bea Setien, Itsaso Iribarren eta June Crespo artisten proiektuak onartu dira.
Martxoaren 23tik 31ra
Jendaurreko aurkezpenaren data jakin nahiez gero, otsailetik aurrera galdetu
Argibide gehiago: www.azala.es 