Ostirala, 29 Iraila 2017 09:58

Hasi da inTACTO VII Jaialdirako txartel-salmenta

AZAROAREN 24, 25 ETA 26AN inTACTO, HIZKUNTZA ESZENIKO BERRIEN JAIALDIA, EGINGO DA ARTIUM ARTE GARAIKIDEAREN EUSKAL ZENTRO-MUSEOAN, BERTAKO, ESTATU MAILAKO ETA NAZIOARTEKO 10 ARTISTA ETA KONPAINIAREN LANA VITORIA-GASTEIZERA EKARRIZ. HASIKO TXARTELEN ETA ABONUEN SALMENTA, BAI ONLINE (WWW.ARTIUM.ORG) ETA BAI MUSEOAREN TXARTEL-LEIHATILAN

Hasi da atzerako kontaketa inTACTO Jaialdiaren zazpigarren edizioa hasteko. Egungo eszena garaikidean oihartzun handia izaten ari diren hamar artista eta konpainiaren lana hurbilduko du jaialdiak Vitoria-Gasteizera azaroaren 24, 25 eta 26an. Societat Doctor Alonso, Quim Bigas, Poliana Lima, Cía. Eva Guerrero, El Pollo Campero comidas para llevar, Alberto Cortés, Sònia Gómez, Twins Experiment eta Beaches dira hiru egunetan, arratsaldez, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoan garatuko den programa artistikoa osatzen duten izenak. Kartela biribilduko duen David Espinosa kataluniar artistak Zas Espazioan egongo de instalazio elkarreragile batean murgiltzera gonbidatuko du publikoa. Aurtengo edizioan jaialdiaren antolatzaileek aliantzak ehundu nahi izan dituzte hiriko arte eta kulturako beste gune batzuekin. Aurrekoetan bezala, aurten ere nazio mailan eta nazioartean ospea duten artista eta konpainien lanez gozatzeko aukera izango du publikoak.

Edizio honetan publikoari eskainiko zaizkion piezak eta datozen asteetan iragarriko direnak, artistaren eta publikoaren artean elkarrizketak eta zubiak sortzea bilatzen dute. Ikusleek protagonista eta konplize izateko aukera izango dute behin baino gehiagotan.   

Aurten ere inTACTO jaialdia bere xedea betetzen ahaleginduko da, hau da, arte biziak ospatzeko espazio ireki eta dinamikoa izatea finkatutako formatu eta hizkuntza eszenikoei erronka egiten dieten pieza originalen bidez. Une bizi eta partekatuak eskaintzen dituzten berezitasuna eta ahalbideak partekatzeko formula berriak, jai giro bizigarri baten esparruan. Eta, gainera, testuinguru tradizionaletatik kanpo lan egiten duten koreografo eta antzerkigileen sorkuntza babesteko modu bat.

Sarrera-salmentaren hasiera
Aurrera eros daitezke Jaialdirako sarrerak eta abonuak Artiumen onlineko txarte-leihatilan (www.artium.org webgunean) edota Museoan bertako txartel-leihatilan. Bi sarrera mota egongo dira aukeran:

  • Eguneko sarrera: 12 euro. Artiumen antzeztuko diren hiru ikuskizunetarako eta egun horretan Museoko erakusketak ikusteko baimena.
  • Hiru egunetarako abonua: 25 euro. Artiumeko programazioa osatzen duten 9 ikuskizunetarako (hiru pieza egunean) eta asteburuan Museoko erakusketak ikusteko baimena.

Museoaren Adiskideeki % 50eko beherapena egingo zaie Jaialdiaren sarrera eta abonuen prezioan (6 € eta 12,5 €, hurrenez hurren).

Doan izango da David Espinosak Zas-en izango duen instalazioa ikustea, hala ere, lehentasuna izango dute Jaialdiaren txartela edo abonua dutenek.

inTACTO Jaialdiari buruz
inTACTO 2011. urtean sortu zen bertako, nazio mailako eta nazioarteko gure garaiko artista eta konpainia kitzikagarrienen lan berriak Vitoria-Gasteizera ekartzeko xedez.

Jaialdia bat dator Europako Kultur Programaren egungo irizpideekin eta ondoko printzipioetan oinarritzen da: berrikuntza artistikoa sustatzea, kultura anitzeko gizarte baten barruan parte-hartzea bultzatzea eta gure mugen barruan eta haietatik kanpo mugikortasuna eta lankidetza erraztea.

Factoría de Fuegos elkarte artistiko-kulturalak antolatzen du inTACTO eta ondokoen babesa du: Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoarena, Vitoria-Gasteizko Udalarena, Baratza Aretoarena eta Espainiako Kultur Ekintzarena (AC/E), Espainiako Kultura Nazioartekotzeko Programari (PICE) esker. Bisitarien modalitatean ezarri da programa hori eta hari esker etorri ahal izan dira Jaialdiaren edizio honetara atzerriko programatzaile eta profesionalak. Zazpigarren edizio honek ondokoen lankidetza izan du: Montehermoso Kulturunearena, Zas Espazioarena, Eszena-Arte Tailerrarena, Laboral Kutxarena, Diario Noticias de Álava-rena eta Dark(a)head-ena.

Prentsa-harremanak
Anna Pinotti: 605.45.80.92 / inTACTOfestival@gmail.com

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand