Osteguna, 11 Maiatza 2017 09:26

Oihalezko landareak eta loreak egitea erraza eta dibertigarria da FamiliArtium lantegian

Andrea Ríos artistak zuzenduko du jarduera, eta ez dago josten jakin beharrik

Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoak FamiliArtium, familientzako lantegi berezien beste saio bat eskainiko du. Hil honetan, feltrozko eta oihalezko lore eta landare apaingarriak egingo dira lantegian. Nire familia eta beste landare batzuk, Andrea Ríos-ek zuzendutako jarduera, 6-12 urte bitarteko haurrentzako lantegia da, heldu bat lagun dutela. FamiliaArtiumek Vital Fundazioaren eta Sedenaren babesa du.

Gehiago irakurri +

Kaktusak, aihen-belarrak, «barruko» landareak eta era guztietako loreak agertuko dira datorren larunbatean, maiatzak 13, Artium Museoaren lantegietako mahai gainetan, Andrea Ríos artista eta hezitzaile gasteiztarrak emango duen FamiliArtiumen saioan. Feltrozko eta oihalezko landareak izango dira, jakina, apaingarri berdeak, lantegiak dirauen bi orduetan neska-mutikoek moztu eta josiko dituztenak. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aurretik gai horretan ezer jakitea, oso oinarrizko josteko teknikak erabiliko baitira.

Nire familia eta beste landare batzuk arratsaldeko bostetan hasiko da. Parte hartzeko Museoko sarrera erosi behar da. 14 urtez azpikoen sarrera doakoa denez gero, helduek bakarrik erosi beharko dute txartela. Nolanahi dela ere, tokia mugatua da, eta erreserba egitea komeni da 945 20 90 20 telefono zenbakira deituz.  

FamiliArtium Artium Museoaren programa bat da, eta Vital Fundazioaren eta Sedenaren babesa du.

FamiliArtium. Familientzako lantegi berezia
Nire familia eta beste landare batzuk
Andrea Ríos-en eskutik
Maiatzaren 13an, larunbata, 17:00etan
Argibideak eta erreserbak: 945209020
Babesleak: Vital Fundazioa eta Sedena

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand