Asteartea, 25 Apirila 2017 12:54

Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma erakusketa aurkezten du Artiumek

Lotura estua duten bi sailetan zatiturik, Museoko funts artisti-koetako 44 piezarik adierazgarrienak agertzen ditu Arteak. Artearen sistemak sorkuntza garaikidearen munduan parte hartzen duten prozesuen eta eragileen multzoa agerrarazi nahi du

Artium, Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma aurkezten du (Hegoa aretoa eta Ekialde-Behekoa aretoa, irailaren 17ra arte). Erakusketa bi-koitza da, erakusgai jarriko baitira, alde batetik, Artiu-men funts artistiko aberatseko 44 piezarik adieraz-garrienak, eta, bestetik, orobat eskainiko da informa-zio- eta dokumentazio-sorta zabal bat, era horretan azaldu izateko, Bilduma honen kasu jakinetik abiatuta, sorkuntza garaikidearen mundua inguratzen duten prozesuen, pertsonen eta erakundeen multzoa. Daniel Castillejo, Enrique Martínez Goikoetxea eta Javier Iriarte dira Artea eta (artearen) sistemaren komisarioak, eta ekoizpena Artium Museoarena da.

Leer más +

Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma erakusketak bi aretotan banatu ditu bere bi sailak, estu lo-tuak dauden arren: Museoko  Hegoa aretoan (Artea) eta Ekialde-Behekoa aretoan (Artearen sistema). Biek elkarrekin, eta obren eta artisten bitartez, orain arte inoiz aurkeztu ez den ikusmolde bat eskaintzen dute, arte garaikideaz, baita ondare kultural publikoaren bilduma egitearen eta ondare hori sortzearen esanahiaz, eta horrek hainbat ikuspegitatik ekar dezakeenaz ere. Hala, Artea atari biziki estetiko bat da, ikusleari Artearen sistema sailean sartzen denean bere erreferentzia artistikoak galarazten ez dizkiona; bigarren sail horrek, berriz, oso ohikoa ez den testuinguru batean kokatzen du aurrenekoa.

Artea
Erakusketako Artea sailak adierazgarrientzat hartzen diren Artium Bildumako 44 piezak biltzen ditu. Egia da, zer irizpide agertzen duen erakustaren komisarioak, alda litekeela obra “adierazgarri” hauen hautaketa; kasu honetan, termino objektiboetan neur daitekeen adierazle batean oinarritzen da Daniel Castillejok ba-liatu duen irizpidea: beste museoek maileguan mai-zenik eskatu dituzten eta, bai Artiumen, bai beste zen-troetan, erakusketa gehienetan parte hartu duten pie-zak dira.

Erakustaldiaren asmoa, honako honetan, ez da, beste hainbat alditan izan zitekeen bezala, erakustea nola hurbildu diren artea eta artistak gaurkotasun gehiago-ko edo gutxiagoko auzi jakin batera, baizik eta publi-koari esperientzia oinarri-oinarrian estetikoa eta lehen mailakoa eskaintzen ahalegintzea. Era horretan, XX. eta XXI. mendeetako hainbat une historikori dagozkien eta onespen zabala izan duten artisten piezak bildu dira Artiumeko Hegoa aretoan, nola diren Pablo Picas-so, Joan Miró, Salvador Dalí, Óscar Domínguez, Manuel Millares, Antoni Tápies, José Guerrero, Eduardo Chilli-da, Jorge Oteiza, Equipo Crónica, Joan Brossa, Darío Villalba, Luis Gordillo, Vicente Ameztoy, Antonio Saura, Miquel Barceló, Cristina Iglesias, Rogelio López Cuen-ca... XXI. mendeko unotako protagonista direnen ar-tean, berriz, hortxe daude Simeón Sáiz Ruiz, Fernando Sánchez Castillo, Cristina Lucas edota El Perro.
Erakusgai jarri den obra bakoitza testu batez dago hornitua. Testu horiek berariaz egin dituzte erakusketa honetarako gaur egungo arte-idazlerik handienek, nola diren, besteak beste, Fernando Castro Flórez, José Lebrero, Rosa Olivares, Estrella de Diego, Aimar Arriola, Carles Guerra, Gloria Picazo, Imma Prieto, Ismael Manterola, Francisco Javier San Martín, Laura Fernández Orgaz, Sara Gonzalez de Aspuru eta Javier González de Durana.

Artearen sistema
Erakusketaren bigarren saila, bestalde, espezializatu gabeko ikusle batek egin ditzakeen galdera ugariei erantzuten saiatzen da, esate baterako, beste galdera askoren artean, Artium Museokoa bezalako bilduma baten nolakoaz eta zergatiaz egiten direnei; eta hortik abiatuta osatu ahal izango du ikusle horrek ideia bat “artearen sistema” deitzen denaren funtzionamenduari buruz. Kontzeptu hori ez da erraza definitzen, ez mu-gatzen; baina, alde batera utzirik artista eta obra, esan liteke artelan bat halakotzat hartu ahal izateko, eta dagokion trataera izan dezan, parte hartzen duten prozesuen, pertsonen, entitateen eta erakundeen mul-tzoa dela artearen sistema.

Erakusketak hainbat auzi nahi ditu argitu, besteren artean Artium Bildumaren jatorria; zer prozedura apli-katzen den artelan bat Museora heldu ondoren; kon-tserbatzaileen eta zaharberritzaileen lanaren adibide adierazgarriak erakutsi; behar bezala azpimarratu erregistro eta katalogazioko lan xehe baten garrantzia; jakinarazi nolako zailtasunak izaten dituen batzuetan obra bakar bat muntatzeak; edota, beste gai askoren artean, artelan baten balio ekonomikoa bezalako gai korapilatsu bati heldu.

«Artearen sistema» esaten dioguna, hau da, artelan bat halakotzat har dadin eta dagokion trataera izan dezan parte hartzen duten prozesu, pertsona, entitate eta erakundeen multzoa unibertso txit konplexua da. Konplexua eta, seguru asko, areto honen esparru mugatuak bere baitan ezin hartuzkoa. Horregatik, proiektu honen bidez museo baten eskalara, Artiumen eta haren Bildumaren eskalara eraman nahi da unibertso hori eta, ahal den neurrian, zer den azaldu. Horregatik eman zaio izen hori: (Artearen) Sistema Artium Bilduman. Kontuan izan beza, beraz, bisitariak hemen erakutsi nahi duguna sistema horren zati bat besterik ez dela, zuzenean ondare artistiko baten kudeaketari dagokiona, hura zaindu, handitu eta hurrengo belaunaldiei uzteko eginkizuna duen erakunde baten barruan. (…) Artearen sistema den unibertso horretan, Museoa eta haren Bilduma planeta txiki bat besterik ez dira. Bizi-bizirik dagoen planeta bat.   
Sarrera-testua Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma erakusketaren Artearen sistema atalean

Prentsarako irudiak  Lan-zerrenda  Artium Bilduma zifretan  Bildumaren irizpideak Erakusketa  Prentsa oharra 

Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma
Hegoa aretoa/Ekialde Beheko aretoa, 2017ko apirilaren 26tik urriaren 1 arte
Komisarioa: Daniel Castillejo, Javier Iriarte, Enrique Martínez Goikoetxea
Jarduerak:
Apirilak 26, asteazkena
18:30ean. Inaugurazio-aurreko bisita gidatua, komisarioen eskutik. Artiumen adiskideentzat bakarrik
19:00etan. Solasaldia: Daniel Castillejo, Javier Iriarte, Enrique Martínez Goikoetxea. Sarrera doan
20:00etan. Erakusketaren irekitzea
Artistak
Artea: Carlos Alcolea, Chema Alvargonzález, Vicente Ameztoy, Amable Arias, Ángel Bados, Miquel Barceló, Joan Brossa, Eduardo Chillida, Jordi Colomer, CVA, Salvador Dalí, Óscar Domínguez, El Perro, Equipo Crónica, Pepe Espaliú, Esther Ferrer, Dora García, Luis Gordillo, José Guerrero, Juan Hidalgo, Cristina Iglesias, Eva Lootz, Rogelio López Cuenca, Cristina Lucas, Juan Mieg, Manuel Millares, Joan Miró, Juan Muñoz, Andrés Nagel, Marina Núñez, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo, Perejaume, Guillermo Pérez Villalta, Pablo Picasso, Francisco Ruiz de Infante, Simeón Saiz Ruiz, Fernando Sánchez Castillo, Antonio Saura, Fernando Sinaga, Antoni Tàpies, Francesc Torres, Darío Villalba, José Luis Zumeta
Artearen sistema: Leopoldo Ferrán eta Agustina Otero, Joaquín Fraile, Pedro G. Romero, Pablo Gargallo, Rafael Lafuente, Eva Lootz, Antonio López, Antoni Muntadas, Paloma Navares, Carmelo Ortiz de Elgea, Benjamín Palencia, Pablo Serrano, Santiago Sierra, Moisès Villèlia, Francisco Vizcarra
Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma Gasteizko Artiumen ekoizpena da

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand