Artiumeko lorategia

Hasiera: Osteguna, 2018(e)ko Uztailaren 05a

Amaiera: Igandea, 2018(e)ko Irailaren 30a

Artium Museoaren barneko plazan bada leku bat artea eta kultura naturaz inguraturik gozatzeko aukera eskaintzen diguna.

Izan ere, natura dugu gure lurraldeko beste ezaugarri nagusietako bat. Bost zentzumenen inguruko proposamenarekin esperimentatu, liburu bat irakurri, paseoan ibili, gure tailerretako batean parte hartu, kafe bat hartu, Miaketa-koaderno bat bete, auzokoekin berriketan jardun, erakusketetako bat ikustera jaitsi, piknik bat bat egin… horra Museoko lorategian barrena egin ahalko dituzun jardueretako batzuk.

Hona gauzak gertatzen diren leku bat… Kultur Ondareak eta Natur Ondareak elkarren berri emanez bat egiten duten leku bat.

Inaugurazioa
Gure museoko lorategia bezain familiarra izatea espero dugun inaugurazioekitaldi hau uztailaren 5ean egingo da, ostegunez, goizeko 10etan. Egun horretatik aurrera, uda osoan gozatu ahalko duzu lorategiaz.

Ordutegia: 10:00etatik 22:30era. Sarrera irekia

Doako bisita gidatuak
Ostiralero, 18:30ean
Ez da sarrera-txartelik behar. Toki mugatua. Beharrezkoa da aurrez izena ematea 945209020 telefonoan

Artiumeko lorategiaren liburuxka jeitsi 

Bateratze-lanetik sortua den proiektu bat

Artiumeko lorategia Plaza, hiri aretoa egitasmotik sortutako proiektu bat da, Artiumek eta Consonni kultura ekoiztetxeak gauzatua. Egitasmoak jende eta erakunde askoren laguntza jaso du: bizilagunena, Museoaren inguruko saltokiena eta sare soziokulturalarena, antzeko beste espazio batzuetako profesionalena, Gasteizko hirigintzaren eta arkitekturaren ordezkariena, eta beste hainbat pertsona eta eragileena. Hemendik, berriz ere, eskerrak eman nahi dizkiegu denei parte hartzegatik.

Artiumeko lorategian bizi ahalko dituzun esperientziak

Bost zentzumenak proposamenarekin esperimentatzea
Landareak, fruituak, loreak, substratuak, harriak… gure aliatu bihurtuko ditugu, gure bost zentzumenekin jolasteko eta, naturaren bidez, sormen-prozesuarekin konektatu eta bertan parte hartu ahal izateko.

1. Ikusmena: zabal ditzagun begiak kolore primarioak eta sekundarioak (adibidez) ikusi ahal izateko!
2. Ukimena: landare eta loreak laztantzen baditugu, zergatik ez laztandu eskultura bat?
3. Usaimena: ezinbestekoa da bizitzaz gozatzeko, baina oso kokapen zaila du adierazpen plastikoa.
4. Entzumena: zentzumenik garaikideena, artearen munduak berrikien adoptatua.
5. Eta dastamena: eguneroko plazeren protagonista, baina artearen munduan esploratu gabea oraindik.

Miaketa-koaderno berri bat deszifratzea
Artiumeko miaketa-koadernoek oso harrera beroa izan dute museora bisitan etortzen direnen artean. Izan ere, artelanez gozatu bitartean, nola eutsi erakusketa-aretoak esploratzeko eta koadernoan planteatzen diren 10 enigmak argitzeko tentazioari? Eta sari gisa oroigarri txiki bat eramateko aukera, gainera! Udara begira, Miaketa-koaderno berri bat plazaratuko dugu, lorategian barrena ibiltzera eta lorategiko gauzak Museoan erakusgai dauden piezekin lotzera eramango zaituena.

Proposatuko dizugun liburuetako bat ekarri eta lasai-lasai irakurri bertan
Adibidez? Zer iruditzen Federico Garcia Lorcaren Romancero gitanori begiratu bat emateko aukera izatea? Brossa Poesia erakusketa bisitatzen duzunean, dena ulertuko duzu. Baina une hori iritsi bitartean, hona aurrerapentxo bat: erakusketako guneetako batean, Brossak, Espainiako Gerra Zibilean borrokan ari zela, poltsikoan eraman zuen liburu horren alea kusi ahalko duzu.

Cube Artium piknik poltsak

Artiumeko lorategiaz eta Cube jatetxearen gastronomiaz aldi berean gozatu nahi duten pertsonentzat pentsatuak. Gure lorategia bezala, Cube jatetxearen sukaldea egunero aldatzen da. Hala, poltsa horien konposizioa misterio bat izango da. Hori bai, oso misterio goxoa.

10:00etatik 22:30etara _ Hamaiketako Poltsa _ 4,5 €
Berez, izenari kasu egitera, 11:00etan hartu beharko litzateke. Baina ordutegia zabaltzea erabaki dugu, gurera datozen bisitariek goizean eta arratsaldean gozatu ahal izan dezaten proposamen honetaz.
Konposizioa: Cube Artium barrako pintxo bat, ur botila txiki bat eta fruta ale bat.

13:30etatik 16:00etara _ Txiki Poltsa _ 8,5 €
Bazkaltzeko ordu egokia, eta horixe gure proposamena: gauza goxoak jatea, baina betekada handirik egin gabe. Beraz, poltsa honetarako, Cube Artium jatetxeko eguneko menuko lehengo platereko bat (aukeratzeko) hautatu dugu.
Konposizioa: Ontzi bat eguneko menuko lehenengo plateretako batekin (aukeratzeko), ur botila txiki bat eta fruta ale bat.

Piknik poltsak Cube Artium kafetegi-jatetxean erosi ahalko dira.

Erabili lorategiko birziklatze-edukiontziak eta saiatu hurrengo bisitarientzat dena garbi zuten.

On egin!

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand