Arte, zinema eta gastronomia

Hasiera: Azteazkena, 02 Abuztua 2017

Amaiera: Azteazkena, 30 Abuztua 2017

Artelan bat eta pelikula bat ikusi, eta Cuben ahamen bat eta ardo kopa bat hartu

Abuztuak 2, asteazkena

Pelikula: Dinner at Eight (Afaria zortzietan). George Cukor. Estatu Batuak. 1933 (113 min)
Emakume batek afari bat antolatu du lagun-talde batentzat. Senarra animatu nahi du, makal samar baitabil osasunez. Alabaina, senarraren kezka nagusien erantzulea gonbidatzen du, gizonak daukan enpresaren akzioak bereganatu nahi dituen negozio-gizon bat.

Aukeratuko artelanak: Lalangue lavion (Il y a un ennemi) (2011, Juan Pérez Agirregoikoa) eta Todavía esperando (errores de escala) (1992, Francisco Ruiz de Infante)

Ahamena: Aspic-a, sasoiko barazkiekin

Abuztuak 17, osteguna

Pelikula: Politiki kouzina (A Touch of Spice, Kanela-izpi bat). Tassos Boulmetis. Grezia. 2003 (108 min)
Fanis Iakovidis astrofisikako irakasle famatu bat da. 40 urte ditu, eta bizitzako bidegurutze handi batera heldu da; bidegurutze existentziala da, eta zientziak ez dio ezertan lagunduko. Fanisen aitona eta mentorea, "aitona Vassilis", Istanbulen bizi da eta bere sukalde-filosofia propioa garatu du, turkiarrek greziarren modu berean gurtzen eta aplikatzen dutena. 7 urte zituenetik ez du Fanisek aitona ikusi. Horregatik, aitonak hainbeste urteren ondoren bat-batean Greziara bidaiatzea erabakitzen duenean, funtsesko gertaera gisa ageri da haren bisitaldia Fanisen bizitzan.

Aukeratuko artelanak: Demostración irrefutable de las paralelas según Eli de Gortari (1966, Amable Arias) y Trabajo forzado (Weaver) (2005, Liliana Porter)

Ahamena: Txahalki koftea. Albondiga turkiarrak tipula konfitatuzko ohe baten gainean, ogi txigortuarekin

Abuztuak 23, asteazkena

Pelikula: Estômago (Urdaila).  Marcos Jorge. Brasil. 2007 (100 min)
Jaten dutenek eta jaten dituztenek osatzen dute mundua. Raimundok sukaldean dihardu defendatzen ikasten duen bitartean, eta aldi berean bere onura propiorako erabiltzen dituen arauak deskubritzen ditu; lehenago edo geroago, sukaldariak ere bere errazioa nahi du, eta inork ez daki hark baino hobeto zer parte diren gozoenak. Estômago helduentzako ipuin bat da, boterearen, sexuaren eta gastronomiaren gaiak lantzen dituena.

Aukeratuko artelanak: Flor y mujer (1969, Juan Hidalgo) eta Síndrome Muntadas, (2009, Juan Pérez Agirregoikoa)

AhamenaBrasildar oilaxko coxinha barazkiekin

Abuztuak 30, asteazkena • Miércoles 30 de agosto

Pelikula: Shan he gu ren (Mountains May Depart, Mendiak baino harantzago). Jia Zhang Ke. Txina. 2015 (135 min)
Txina, 1999aren amaieran. Haurtzaroko bi adiskide dabiltza Tao kortejatzen, Fenyang-eko neskatxa bat: Zang eta Lianzi. Zang gasolindegi baten jabea da, eta etorkizun oparoa duela dirudi, eta Liang-ek, berriz, ikatz-meatze batean lan egiten du. Neskaren bihotza zatitua dago bi gizonen artean, eta erabaki bat hartu behar du, bere patua eta etorkizuneko semearena zigilatuko duena.

Aukeratuko artelanakPlease don’t Move! (with rebackground) (2002, Liliana Porter) eta Situations with Levitating Rabbit (2008, Liliana Porter)

Ahamena: Ganba-gioza txinatarrak

J.b. eta gaztelaniazko azpituluak
19:30ean – Artelanaren visita: 25 lagun gehiegenez ere. Izen-ematearen hrrenkeraren arabera egingo da erreserba
20:00etan – Proiekzioa Emanaldi aretoan
Prezioa: 7,5 € (Artiumen Adiskideak, 5 €)
Uztailaren 22etik aurrera salgai
Argibide gehiago eta erreserbak: 945 209020 

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand