2016ko urriko agenda

Hasiera: Larunbata, 2016(e)ko Urriaren 01a

Amaiera: Astelehena, 2016(e)ko Urriaren 31a

Museoaren jarduera guztien argibide osoa Art-agendetan: agenda, koadernoa eta arte-proposamena

2016ko Art-agendak

Dena da hutsalkeria. Komisarioa: Mery Cuesta
Burezurraren sinboloak historian zehar izan dituen esanahi-aldaketak berrikusiko dira, hamabi artistak osatutako sail honetan. Burezurrak lotura estua du norbanakoarekin, gure giza izaera gogorarazten baitigu eta, beraz, bizitzaren denbora mugatua. Horregatik, oso egokia da burezurra eta denboraren iragana adierazten duen beste objektu bat, agenda, elkarrekin lotzea. 2016. urte osoan, burezurraren sinboloak izan dituen esanahi ugariak ezagutuko ditugu, Barrokoan hasi eta gaur arte, hamabi artistaren interpretazio askearen bidez.

Iraileko azala: El efecto Hirst. Pauline Fondevila
Damien Hirst artista britainiarrak 2007an aurkeztu zuen For the Love of God (‘Jainkoarren’) piezak (8.601 diamantek estalitako giza-burezurra) eragin handia izan du burezurraren irudia ikur bihur dadin. Hirst-ek heriotza eta luxua elkartu zituen gizarte erabat kapitalista bati zuzendutako objektu zirraragarri batean. Haren burezurraren bertsio asko egiten jarraitzen da, modaren arloan batik bat, nahiz goi mailako joskintzan nola arropa merkeetan. Pauline Fontdevilla artistak fantasiazko mundu primitibo berri baten abiapuntu bilakatu du burezurraren historiako mugarri hori.

Pauline Fondevila (Le Havre, Frantzia, 1972). Argentinako Rosarion bizi da eta han marrazten (arrainak, botilak, harriak, landareak eta burezurrak, besteak beste), idazten, abesten, bateria jotzen eta lan egiten du, Parana ibai zabalaren ertzean..

Eskura ezazu Art-Agenda bat Museora bisitan zatozenean. Bilduma ere egin dezakezu.

Iraileko agenda pdf-en  Mery Cuestaren web gunea  Pauline Fondevilaren web gunea

 10 agenda issuu

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand