Artea (1. ekitaldia). Artium Bilduma

Hasiera: Azteazkena, 26 Apirila 2017

Amaiera: Igandea, 26 Abuztua 2018

Lekua: Hegoa aretoa

Arteari, kulturari eta gizarteari buruzko diskurtsoa sortzen gehiagotan parte hartu duten Artium Bildumako artelanak.

Oharra: Artea erakusketa Artea eta artearen (sistema) proiektuaren 1. ekitaldia da. 2. ekitaldia, (Artearen) Sistema, joan den urriaren 1ean amaitu zen. 2018ko martxoaren 2an 3. ekitaldia hasiko da, sortze-lan berrienei eskainia. 

Artea erakusketa honetan, museoko Bildumako 44 obra bildu dira, haiek hautatzeko orduan irizpide kolektibo bat erabilita: Artium zabaldu zenez geroztik herri honetako arte garaikidean eraiki diren diskurtso askotarikoena, hain zuzen. Hautaketa-prozesua erraza izan da, beraz: kontuan hartu da zenbat aldiz mailegatu diren obra horiek kanpoko erakusketan erakusgai jartzeko edo zenbat aldiz hautatu diren museoak berak proposatutako planteamendutan parte hartzeko. Zuzenago edo okerrago, Bildumako obrarik adierazgarrienen aurrean ote gauden galde diezaiokegu geure buruari. Dena dela, inolako zalantzarik gabe esan dezakegu hautatutako obra hauek gure ondareko beste guztiek baino gehiagotan hartu dutela parte Garaikidetasunaren ―hau da, egun bizi dugun artearen, kulturaren eta gizartearen― gaineko diskurtsoaren eraikuntzan.

Leer más +

Erakusketan bereziki zaindu dugu lanen banaketa, proposatutako esperientzia estetikoa ―publikoaren eta obren arteko topaketa horretan― bermerik handienarekin gertatu ahal izan dadin errazte aldera. Horretarako, obrak banatzeko orduan diskurtso historiko oro saihestu da eta lehentasuna eman nahi izan zaio obren eta publikoaren arteko topaketa (komunikazioa) ezartzea errazteari. Hala, hiru espazio antolatu ditugu: Pertsonak/Banakoak/Subjektuak, subjektuaren eraikuntzaren gaineko barne-gogoeten ingurukoa; Egoerak/Testuinguruak/Agertokiak, non politikoki, ekonomikoki eta sozialki mugitzen garen testuingurua arakatzen baita ; eta, azkenik, Gauzak/Objektuak/Gailuak, non errealitate hori aztertzeko erabiltzen diren mekanismoak, diskurtso-bitartekoak, arte-mintzairak berak berrikusten baitira.

Arabako Artium Bildumako funtsezko 44 obra horiekin batera, Artea erakusketak obra horietako bakoitzaren interpretaziorako lehen hurbilpen bat den testu bana eskaintzen du. Eta lehen hitza azpimarratu nahi dut zeren obra bakoitzak hari hurbiltzen gatzaizkion bakoitzean gutako bakoitzak bizi duen esperientzia banaren berezitasuna gordetzen baitu bere baitan. Hemen aurkezten ditugun testu hauek 44 kolaboratzailek eginak dira. Horien artean, Espainiako testuinguru artistikoko kritikari eta historialari nagusietako batzuk daude, baina baita artistak, poetak, hezitzaileak edo idazleak ere, obra horietako bakoitza esperimentatzeko estimulu gisako lehen iritzi bat, lehen interpretazio bat biltzeko ahaleginean.

Asko dira artelanari hurbiltzeko moduak, interpretazio-korronteak eta metodologiak…, baina guk hemen proposatzen dugun hau ez da hurbilketa zientifiko edo historiko soil bat.

Abangoardiez geroztik, arte garaikideak ikusle aktibo bat bilatzen du, interpretatzeko orduan lagun egingo diona. Hainbesteraino da hori horrela, ezen batzuetan artistak bere obra amaitutzat ematen duen prozesuaren parte (erabakigarria, askotan) izatera iristen baita ikuslea. Obrak artefaktu kultural gisa taxutzen dira, obrek beraiek eta artistek, erosleek, ikusleek, kritikariek eta kultur industriak osatzen duten harreman-sare trinko baten barruan sartuta. Gaur, beste inoiz baino gehiago, konplizitaterako eta elkarrizketarako gonbidapen bat dira obra horiek. Raymon Queneau-k bere Estilo ariketak liburuan bezala, non gertaera bat deskribatzeko 99 modu aurkeztu baitzituen, edo Sophie Calle-k 2007ko Veneziako Biurtekoan, non, Zaindu zaitez lanean, 107 pertsona gonbidatu baitzituen testu bera interpretatzera, hemen ere obra bakoitzak, bere irudikapenetik, adimena edo poesia tentatzen edo erakartzen dizkigu, bere eduki kritiko eta sozialarengatik, gu geure eguneroko bizitzan erantzuten ohituta gauden alderdi horiengatik, hain zuzen.

Orain da unea. Begiratu.

Lan-zerrenda  Liburuxka  Artea eta (artearen) sistema ikusi 

Bideoaren bertsio osoa ikusi  Erakusketen bideo gehiago ikusi 

Artea (1. ekitaldia). Artium Bilduma

Hegoa aretoa/Ekialde Beheko aretoa, 2017ko apirilaren 26tik 2018ko abuztuaren 26 arte
Komisarioak: Daniel Castillejo, Javier Iriarte, Enrique Martínez Goikoetxea
Artistak: Carlos Alcolea, Chema Alvargonzález, Vicente Ameztoy, Amable Arias, Ángel Bados, Miquel Barceló, Joan Brossa, Eduardo Chillida, Jordi Colomer, CVA, Salvador Dalí, Óscar Domínguez, El Perro, Equipo Crónica, Pepe Espaliú, Esther Ferrer, Dora García, Luis Gordillo, José Guerrero, Juan Hidalgo, Cristina Iglesias, Eva Lootz, Rogelio López Cuenca, Cristina Lucas, Juan Mieg, Manuel Millares, Joan Miró, Juan Muñoz, Andrés Nagel, Marina Núñez, Jorge Oteiza, Pablo Palazuelo, Perejaume, Guillermo Pérez Villalta, Pablo Picasso, Francisco Ruiz de Infante, Simeón Saiz Ruiz, Fernando Sánchez Castillo, Antonio Saura, Fernando Sinaga, Antoni Tàpies, Francesc Torres, Darío Villalba, José Luis Zumeta
Artea eta (artearen) sistema. Artium Bilduma (1., 2. eta 3. ekitaldiak) Gasteizko Artiumen ekoizpena da

Institucionales

Patrocinadores 1

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand