Santos Iñurrieta. Ondo ibili

Hasiera: Ostirala, 29 Iraila 2017

Amaiera: Igandea, 07 Urtarrila 2018

Gauzak gertatzen dira. Badirudi Santos Iñurrietak ikusi, jaso eta bere bizitzan sartzen dituela oihalaren azaleraren bahearen bidez.

Komisarioa: Daniel Castillejo

Ehunka oihal metatzen dira modu ordenatuan Santos Iñurrietaren estudioko hormetan. Azalean geratzen diren eta, beraz, ikus daitezkeen margolan pribilegiatuak izan ezik, gainerakoak geruzatan bermatuta daude, elkarri bizkarra emanez, eta aldameneko ohial margotuaren azaleratik poliletileno-aparrak nahiz kartoiak bereizten dituela. Bi egun iraun zuten proiektu honen aurrekariek, eta harrezkero une hartako sentipenek markatuta geratu zen proiektua: olio-margoaren usain sarkorra, Mallorca uharteko abuztuaren erdiko argia eta beroa… Haren margolanetako espazioak eta pertsonaiak ezagutzeko eta agurtzeko erabilitako egunak, eta margolaritzan emandako bizitza baten inguruko oroitzapenak eta gogoetak partekatzeko, urtebetez lan egin ondoren proiektu honetan mamitu direnak.

Formatu handiko 60 margolanek osatzen dute erakusketa, eta 16 marrazkik, 70 x 100 zentimetroko gouachek, guztiak azken urteotan eginak. Bere sormen-galaxiaren irudi leiala osatzen du Santosek haien bidez.

Gehiago irakurri +

Zaila da oihal handi horietan bizi diren izakien artean protagonista bat izendatzea. Santosen margolanetan, elkarrekin modu biribilean mihiztatutako eszenen konposizio batek sakabanatu egiten du arreta elementuen ugaritasun handiagatik; eta elementu horiek gero eta ugariagoak dira, denboran aurrera egin ahala. Gilles Deleuze-k eta Felix Guattari-k errizoma hitza erabili zuten egitura mota hori izendatzeko, hierarkiarik planteatu gabe elementuak antolatzeko eredu bat, non edozeinek beste edozeinengan izan baitezake eragina. Plaza publiko batean jendetza elkartzen denean bezala, gauzez eta poltsez beteta, barreak, bozinak eta desira-saltzaileen ahotsak entzuten direla, Santos Iñurrietak sekuentzia bakarrean dokumentatzen du bere buruaren gogoeta-kate luze bat, harraldi bakar batean filmatua, etenik gabe, non elkartzen baitira maite duen margolaritzaren erreferentziak, Historia eta utzi berria duen besaulkia.

Gauzak gertatzen dira. Badirudi Santos Iñurrietak ikusi, jaso eta bere bizitzan sartzen dituela oihalaren azaleraren bahearen bidez. Barruko eta kanpoko paisaiak elkarrekin bizi dira margolanaren esparruan, gogoetatsu atsedeten diren, eguneroko ekintza batean parte hartzen duten, jaten, lan egiten eta margolan berri bati begiratzen dioten, edota elefante baten burua malguki batek bultzaturik agertzen den bitartean zaldi baten zerra-gainean oreka mantentzen saiatzen diren pertsonaien artean. Osagai surrealista handia duten gogoeten irudiak dira, baina maltzurkeriaz jokatzen dutenak, eta irudikapenaren espazioan kokatu beharrean dena litekeen eta gertagarri den espazio mental batean daudenak.

Artearen historiari egindako apiamenek, margolaritza modernoari bereziki, eta Dalí-ri, Picasso-ri, Hopper-i eta Saint Phalle-ri, margolari batzuk aipatzearren, masa-kulturako, komikietako edo tarot-eko pertsonaiekin partekatzen dute konplizitatea eta espazioa. Haien presentzia —Fco. Javier San Martín-ek katalogoko testuan aipatzen duen bezala «[gonbidatuak] artistaren koadroetako eszenetan daude, edozein bazterretan»— artearen historiaz eta inguruaz duen ezagutza zabalaren seinale da, dudarik gabe, eta kontraste handia egiten du haren lanaren betiko ezaugarria izan den inongo eskolari edo merkatuarekin lotutako inongo irudikapen moduri leialtasunik ez izatearekin.

Izenburu berbera dute artelan horiek guztiek, eta baita erakusketak ere, Ondo ibili, eta absurdu-ukitu horrek irudikatzen dutenaren zentzua (edo zentzugabekeria) eta kontatzen digutenaren transzendentziarik eza (edo erabateko transzendentzia) adierazten digu, halako kutsu poetiko zitala ematen diela, Iñurrietaren lanean paradigmatikoa den beste elementu bat. Bere margolanekin eguneroko errealitate-irrealitate-aren gorabeherak planteatzen ditu, non elkarrekin baitaude hutsala zein garrantzitsua, neurria eta paranoia, burubidearekiko distantziakide, transzendentziari, gure balioei eta errealitatearen hierarkiei garrantzia kenduz. Irakaspenik gabeko margolanak dira, eta aurkezten dituzten egoerek limurtu egiten gaituzte, eta gogoeta egitera gonbidatzen. 

Hasieretako bi artelan, Museoaren funtsetakoak, ditu erakusketak euskarri. Vitoria-Gasteizko, haren margotzeko era garatu zen hiriko, Orain taldearen sasiko dizipulua, margolaritzaren eta abstrakzioaren hizkuntzen berrikuntzan parte hartu zuen, eta baita arteak eta artistek gizartearen eta kulturaren errealitatearekin zuten harreman konplexuan ere. Esperimentazioak liluratua, bere lanetan abstrakzioa eta figurazioa erabili eta konbinatu zituen, eta geroago, baota figurazio adierazkor eta kitsch askotariko eta adeigabea ere, bere gaur egungo hizkuntzari itxura eman diona. 

Margotzearen atsegina haren teknika finean islatzen da, kolore-sorta itxuraz amaigabean, txit modu zorrotz eta ausartean emana, paradoxikoki, kolore plano bakoitzean izugarrizko sakontasuna erakutsiz. Atsegin hori haren lanari begiratzen dionarenganaino iristen da.

Goza zazu, mesedez.

Erakusketaren liburuxka  Gonbidapena

Inaugurazio-programa Prentsa oharra

Santos Iñurrieta. Ke usted lo pase bien (versión reducida) from Artium on Vimeo.

Ikus bideo osoa  

Patrocinadores 1

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand