Grey Flag 2016. Eralda zaitez, eralda ezazu

Hasiera: Ostirala, 01 Apirila 2016

Amaiera: Asteartea, 31 Urtarrila 2017

Lekua: Artiumen Ekialdeko horma

Artearen historiako artelan ospetsuak, guztiok ezagutzen ditugun irudiak, aldatuta. Nola? mezuak erantsi, ezabatu, aktibatu nahiz aldatuz

Palinpsesto baten eran osatzen da herri baten kultura, testuak, irudiak, aipamenak eta deiak etengabe elkarren gainean jarriz. Elkarrekin metatuz eta ezagutzak eta erreferentziak aldatuz doazela, aldatu egiten dituzte, orobat, aurretik genituen usteak eta egiak.

Grey Flag-en azken proposamenak, 2016. urteari dagokionak, artearen historiako artelan ezagunen aipamen ikonikoa du abiapuntu. Guztiok, oro har, ezagutzen ditugun irudiak hartu eta haien mezu gutxi edo asko harri eginak aldatu egin dira, hainbat baliabide erabiliz: eranstea, ezabatzea, bizkortzea… gure erreferenteekiko etengabeko –eta beharrezko– elkarrizketa batean. Artearen testuinguruan besterenaz jabetzea esaten zaio elkarrizketa modu horri eta, printzipioz, jasotako kultur ondarea zalantzan jarri, balioetsi, analizatu eta kritikatu egiten da.

Jardunbide horrek beti sortu izan du eztabaida bere inguruan, gure jakintza kolektiboaren sistemaren aurka baitago: egilearen ikuspegi erromantikoa, banakoaren jeinua, jabetza, arteari balioa emateko sistema, erakundea edota ustiapen ekonomikoa bera…, eta, horren ordez, historiarekiko elkarrizketa irekia eta, ondorioz, irudi horien birsortze semantikoa proposatzen du.  

Ez zaie haien lanak egituratzeko diskurtsorik ezarri Eralda zaitez. Eralda ezazu proiektuan parte hartzea proposatu zaien artistei; ez da beharrezkoa jarduera hori haien lanean behin eta berriz agertu izatea ere. Nolanahi dela ere, guztiek gogoeta egin dute noizbait horren inguruan beren lanean, eta, beraz, zentzua ematen diote artearentzako askatasun-esparru bat den ekimen honi.

Komisarioa: Enrique Martínez Goikoetxea

Gehiago irakurri +

Edurne Herrán (Ingolstadt-Donau, Alemania, 1978). El jardín de las emoji-delicias, 2015

Edurne Herran minEl Boscok 1500 inguruan margotu zuen atseginen lorategiaren erdiko panela jatorrizko pertsonaiez hustu eta gaur egungo emoji-ak agertu dira bertan. Edurne Herránek ospakizun eremu bihurtu du sinbologiaz, lizunkeriaz, umorez eta satiraz betetako eszena errenazentista. Gaur, egungo komunikazio-sistemetako ikurrek hartu dute protagonismoa, ustekabeko gizarte egiturak, eta komunitate hibrido (fisiko eta birtual) askoz malguagoak sortu dituzten lanabesek; ideiak transmititzeko, taldeko esperientziak antolatu eta haiei boterea emateko gaitasuna dutenek; jasotako gizarte-arauei eta ustez mugiezinak ziren botere-egiturei iharduki, haiekin jardun eta geldiarazteko ustekabeko ahalmena dutenek.

Edurne Herrán Madrilen bizi da, eta han lan egiten du. Haren lanak lotura zuzena du egunerokotasunarekin, eta norbanakoen arteko topaketarekin eta komunikazioarekin. Proposamen askotan publikoaren parte-hartzeak ematen die zentzua eta izaera performatiboa haren artelanei. Ehunak eta janzkera dira haren interesgune nagusiak, gizarte-kode eta komunikaziorako sinboloen eduki boteretsu gisa ulertuak. Teknologia berriek eta sareak egoera emozionalak nola katalizatzen eta areagotzen dituzten jabeturik, bere proposamenei testuinguru bat emateko baliatzen ditu gizarte-sistema eta komunikaziorako dinamika berri horiek.

Edurne Herrán Arte Ederretan lizentziaduna da (UPV-EHU, Bilbo) eta zenbait master osagarri egin ditu: Investigación en Arte y Creación, (UCM Madril); Gestión Cultural, (UC3M, Madril) eta Fotografía Contemporánea y proyectos personales, (EFTI, Madril).

1.hormako ikuspegia
2. hormako ikuspegia

Judas Arrieta (Hondarribia, 1971). La habitación de Arles, 2016

Judas Arrieta fachada minJudas Arrietak aipamena eta zatia erabiltzen ditu bere margolanak oihalen, hormen nahiz Toy-en (artistaren kontzeptu artistikoa eta bizi-kontzeptua ezartzeko jostailu-euskarriak) gainean egiteko. Behin eta berriz errepikatzen dira Arrietaren erreferente kultural eta emozionalak euskarriaren gainean, mosaiko orekatu eta kaotiko batean, zeinean ikonoak elkarrekin bizi baitira, inongo hierarkiarik gabe, eta zeinean mila istorio elkarren artean desberdin aurkitzen baititugu: kultura global baten testuak eta irudiak.

Grey Flag-erako egin duen La habitación de Arles lanak eutsi egin dio Van Gogh-en margolanaren izenburuari, eta, aldi berean, zientzia fikzioko pelikula eta sailen eta western-en irudiak eta testuak ezarri ditu motibo nagusiaren marra lodien gainean. Artelanean agerian geratzen da berdin zaiola aipamenen jatorria: artea, goi-kultura nahiz egunerokotasuna, eta axolagabetasun berberarekin erabiltzen dituela bere sorkuntza artistiko, profesional nahiz bizitzakoetan.

1. hormako ikuspegia
2. hormako ikuspegia

Ernesto Murillo, Simónides (Murchante, Nafarroa, 1952). Une oro, minutu oro, beti

Simonides minVitoria-Gasteizen bizi da, eta han lan egiten du. Eguneroko gizarte-gaietara hurbiltzen da Simónides-en lana. Politika eta aldarrikapena, oinarrizko beharren prezio-igoera —tartean, garagardoarena—, eta ametsen mundutik datozen irudiak nahasten dira margolaritzaren, ilustrazioaren eta istoriotxoen kodeak erabiliz egiten dituen lanetan.

Une oro, minutu oro, beti (2016) piezan Francisco de Goya-ren lan bat dakar gogora, La carga de los mamelucos, 1808ko maiatzaren 2an egina, margolaritza historikoaren generokoa. Historia hori, Simonides-ek dioen bezala, errepikatu egiten da behin eta berriz, eta egoera politiko eta sozialei —boterearen eguneroko jardunean hain desorekatuta daudenei— erantzuteko beharraren inguruan pentsarazten digu.

Une oro, minutu oro, beti
Hormako ikuspegia

María Cañas (Sevilla, 1972). Canibalismo iconoclasta. (La virtud demacrada)

Canas min2017. Gure gizarte honetan ipuinek haurrari elementu kulturalak —eta, hortaz, baita balioak ere— igortzen dizkioten bezala, María Cañasek ondo daki beharrezkoa dela, pentsamolde kritikoan oinarrituta, distantzia hartzea, bidea atzera egitea eta erlijioak, ideologiak edo tradizio jakin batek inposatu duten eta jarraitu beharrekoa den nagusitasun morala, kode etikoa susmopean ipintzea. Artistak, bere lanean, izan lan hori irudi digitalek osatua edo ikus-entzunezkoen formatukoa, collage bat proposatzen digu, artearen historiaren, edertasunaren eta jakintzaren, ordenaren eta arrazionaltasunaren zatiek eta beren testuingurutik ateratako arketipoek osaturikoa. Obra hauek kaosaren eta mundu surrealaren artean kokatzen dira, zorigaiztokoaren eta edertasunaren artean, erakarpenaren eta nazkaren artean, objektu artistikoa irudikapena delako tradizioaren haustura batean, eta (irudikapen izateari utzi eta gertaera bihurtzen den obra bati dagokionez) errealitatearen interpretazioan baliatzen dugun subjektibotasunaz jakitun egitera behartzen gaituzte.

María Cañasek, topikoak eta generoak suntsitu nahi dituen ikus-entzunezkoen ikonoklasta eta hedabideetako basapiztia baita, haietan sartzen den bideoguerrilla bat lantzen du. Animalario TV Producciones zuzentzen du, birziklatzearen, apropiazionismoaren eta esperimentazio artistikoaren kulturan diharduen sorkutza- espazio bat; distrakzioari buru egitea da, xedea barneko sua lantzea baita.

1. hormako ikuspegia
2. hormako ikuspegia

Grey Flag 2012  Grey Flag 2013  Grey Flag 2014-2015 

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand