1989. Aljerreko elkarrizketen ondoren. Delirioa eta su-etena

Hasiera: Osteguna, 11 Abuztua 2016

Amaiera: Asteartea, 01 Azaroa 2016

Lekua: Iparra aretoa

Erakusketa Ikerketa-kasu bat da, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburua programako Bake-ituna proiektukoa, eta Gasteizko Artiumen egongo da ikusgai

Benetako bake-itun bat irudikatu ezin dezakeen ikerketa-kasu bakarra da. etak 2011n aldarrikatu zuen «indarkeria armatua behin betiko amaituko» zuela; horixe dugu gatazka amaitzeko gertueneko erreferentzia. Elkarrizketan oinarritutako bake-prozesu bat abiarazteko ahaleginak, esate baterako erakusketari izena ematen dioten Aljerreko Elkarrizketak (1987-1989), ez ziren hitzarmen batekin amaitu. Espainiako Gobernuaren eta etaren artean antolatu diren bilera guztien ondoren, bakea gerorako utzi da beti. Izan ziren lehen kontaktuen (1976an, dakigunez) eta 2006ko Barajaseko aireportuko terminaleko bonba-autoaren artean, hamar bat su-eten izan dira, bata bestearen ondotik, baina ez da indarkeriaren amaiera bermatzerik lortu.

Irakurri gehiago +

Aljerreko Elkarrizketak ikusmiran jarrita, beharrezkoa den urruntasunez heltzen diogu gaiari, informazioaren eta irudikapenaren arteko tentsio argumentala txikituz. Izan ere, gerra bezalaxe, edozer motatako indarkeria terroristari hitzarmen bat lortzeko saio ugarien bitartez begiratzen saia gaitezke (Genevako topaketak edo Madrilgo hitzarmena, Zürich, Ajuria Enea, Nafarroa, Lizarra, terrorismoaren aurkako akordioa, su-eten guztiak eta azkenekoa, Aieteko adierazpena), kontakizun historiko gorabeheratsu hori ulertu ahal izateko. Giorgio Agamben filosofo italiarrak dioen bezala, terroreari erretorikarekin baino ezin zaio aurre egin.

Eta horrela deskribatzen du Carles Guerra erakusketaren komisarioak: «Ikerketa-kasu honen ardatz bezala Aljerreko elkarrizketak hautatuz gertakari historikoaren ikonizazioari uko egiten diogu. Irudi edo ikono hori existitzen ez bada, Espainiako Gobernuaren instantzien eta etako ordezkarien arteko elkarrizketetan informazioaren opakutasuna nagusitu delako izan da. Bake-negoziazioak sekretupean egin dira, prentsaren testigantza alboan utzita. Elkarrizketetako emaitzak baino ez dira publiko egin, sarritan atzerakorik ez zuten ekintzen bidez. Hala, Aljerreko elkarrizketek gertakariez dugun ideia bera auzitan jartzen dute. Badakigu egin egin zirela, baina ez dugu irudirik, n goziatzen jardun ziren alderdiek jakinarazi dutena baino ez. Aljerreko elkarrizketen irudirik ez dugunez, begien aurrean duguna salbuespen bat da eta, hala ere, ezin dugu ahaztu».

Baldintza horiek horrela, ikerketakasu honek aurkezten dituen artefaktu kulturalen esanahiak eraldaketa traumatikoak izango ditu. Pertzepzioaren jabe egiten den eromenak esanahiak aldrebesten ditu. Polemika begiratzeko modu bat da irudikapen argirik ez dagoenean. Terrore garbia edo modu pornografikoan erakusten zaigun indarkeria gordina behatzeko ezintasunaren aurrean, lasaitu egiten gaitu erretorikak. Helburua ez da memoriaren monumentu bat eraikitzea edo indarkeria eta haren gaitzespen esplizitua ikuskizun bilakatzea. Helburua ez da, halaber, indarkeriaren ondorioak zuritzea, haren irudikapenak erabiliz: inola ere ez. Oraindik ez baitugu bake-itunik. Trauma, deskonposizioa, atzerapena. Delirioa eta su-etena.

Pedro G. Romero
Bake-ituna proiektuaren zuzendaria

Prentsa oharra  Liburuxka Erakusketaren gida  Lan zerrenda eta sarrera-testuak

www.DSS201.eu  www.fundaciotapies.org

1989 erakusketaren bideoa

1989 ARTIUM LOGOAK ONAK

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand