Isidro López-Aparicio. Objektuen oroimena.Praxis

Hasiera: Astelehena, 23 Maiatza 2016

Amaiera: Igandea, 17 Uztaila 2016

Lekua: Iparra aretoa

Eguneroko objektuek, erabili eta berehala baztertuek, oroimenean uzten dituzten arrastoak, gure sistema ekonomiko eta sozialaren kontsumismoa salatzeko artelan sendo bihurtzen dira

Isidro López Aparicio gauzekin aritzen da; erreskatatzen ditu, egunerokoaren arkelologiak proposatzen ditu, gure oroimen gertuena sustatzeko eta berrikusteko. Bere kudeaketaren, bilketaren, sailkapenaren, berkokatzearen, testuingurutik  ateratzearen eta berrinterpretatzearen bidez, gauzei modu kritikoan begiratzera, haietara hurbiltzera eta haien gainean gogoetatzera gonbidatzen gaitu, haiekin lotzen ditugun harremanei buruz modu kritikoan gogoetatzera ere, merkatuaren legeekin duten loturaz eta mendekotasunaz eta merkatuaren harrapakari izaeraz gogoetatzera.

Arte proposamen horretan, testuinguruaren oroitzapen hurbilaren antropologia museoari pasatzen zaio, etengabeko sortze prozesu bihur dadin. Ekintza, denbora, parte hartzea, ondarea eta ofizioa elkarrekin aritzen dira “ahanzturan murgiltzeko” eta ahanztura horren egi ezkutua azaleratzeko, ikusleari ikusgarri eta ezagugarri egiten baitzaio, lehengo baliagarritasuna urratuz eta egunero-egunerokoak zaizkigun gauzei zentzu berria eskainiz. Gauzak, objektuak, ikuslea bere iraganarekin lotzeko ekintza berrien sustatzaile eta konplize gisa pentsatuak dira, ikuslea bere orainaz kontzienteki galdetzera eramanez eta, hartara, konpondurik ez den gatazka azalduz; egileak bizimodu bakezaleagoak proposatzen dizkigu, bizimodu kontsumitzailearen indarkeria apaltzeko.

Irakurri gehiago +

Gauza, objektua, bere konplexutasun osoan ulertuz, konplexutasun formalean, teknikoan, funtzionalean, kontzeptualean, historikoan, animikoan, sinbolikoan… eta jarrera ekintzailearen bidez, besteekin eta subjektuarekin elkarreraginean ari dadin, lortzen den emaitza interpretazio prozesu intuitiboa da, interpretazio prozesu sentsiblea, harremanetakoa, ideologikoa, kontzientea, ludikoa, gogoetatzailea…  Isidro artistak kolektibo denaren oroitzapenetatik sorturiko proposamena egiten digu eta gauza, objektua, ageri zaigu ispilu irudi alderantzikatu moduan, biratua… Horrenbestez, ekoizpenarekin eta gauzarekin, objektuarekin dugun harremanetan pentsamendu kritikoa bultzatuko duten konexio subjektibo berriak sortzera eramaten gaitu, ohi ditugun erabaki alorrak zalantzan jarriko dituzten konexio subjektibo berriak. Gauza, objektua, elementu sortzaileekin birpentsatuz, gauza edo objektu horiek ezagutzeaz gain, denborarekin lotzeko modu berrien bultzatzaile bihurtzen zaizkigu ere. Zientziaz, teknologiaz, bilakaeraz, garapenaz ari gara, baina denboraren jatuntasunak ez digu gelditzen eta pentsatzen uzten; prozesuak, kasu honetan, so sentsible bat botatzera behartzen gaitu, so ordenatu eta gogoetaria gure oroimen hurbilean, ditugun hondakinen bidez.

Isidro López-Apariciorekin solasean  Lan-tokian bertan  Isidro López-Apariciorekin hitzordua 

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand