Elena Bajo. A Universe comes into being... (Praxis. Less Poetry)

Hasiera: Osteguna, 2014(e)ko Urriaren 02a

Amaiera: Osteguna, 2014(e)ko Abenduaren 04a

Lekua: Iparra aretoa. Praxis gunea

Eskualdeko lagin geoteknikoak hartuz, artistak inguruaren beste irudi bat planteatzen du

A Universe comes into being when a Space is severed or taken apart
Komisarioa: Eduardo García Nieto

Elena Bajok (Madril, 1976) aurkeztu duen proiektuan kontakizun zientifikoari buruzko beste irakurketa batzuk proposatzen dira. Izan ere, abiapuntua hizkuntza hori izan arren, Elenaren lana beste lege batzuen arabera giltzatzen da: Zoria / Forma / Intuizioa. Elementu horiek gatazka eta tentsioko «zero gradu» bat eratzen dute, pieza hauetako batzuek jasan dutenaren antzekoa. Instalazio hau osatzen duten elementu askok parte hartzen dute geruza eta irakurketa anitz horretan, eta dokumentu eta objektu, eskultura eta fetixe dira aldi berean. Baieztapenezko gizarte-antolakuntzan hutsune bat sortzea bilatzen duen erritu bat, gero galderen (unibertsoak) bidez bete behar dena.

Eskualdeko lagin geoteknikoak hartuz, artistak gure inguruaren beste irudi bat planteatzen digu, bai espazioari dagokionez («beheranzkoa») eta bai denborari dagokionez ere (orain bi mola eta zortziehun urte harkaitzak nola eratu ziren eta gizakiek zer-nolako aztarnak utzi zituzten). Bajok, bere aurreko beste lan askotan bezala, erakusketa-aretoa laborategi —zientifiko nahiz alkimiko— bat bailitzan antolatu du, eta han, munduaren jatorria kokatu du, gizartetik bereizi ezin den lurralde gisa, eta hortik abiatuta, izendatzeko eta agintzeko ahalmenak aukeratu ditu, hasierako ekintzak eta, beraz, magikoak. Nolanahi dela ere, magia hori ez dugu ulertu behar mirari gisa edota ohiz kanpoko zerbait bezala. Eguneroko gure sinesteetan, gure lanean, gure eremuetan eta gorputzetan harridura erakustea da naturaz gaindikoa, botere-egitura naturalizatu eta onartuak kolokan jarriz.

Komisarioaren testu osoa

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand