EGONALDIAK. Artium Bildumaren inguruko lehengoratze-jarduerak

Hasiera: Larunbata, 08 Urria 2011

Amaiera: Igandea, 08 Apirila 2012

Lekua: Ekialde-Behekoa aretoa

ARTIUM Bildumaren inguruko Egonaldiak proiektuaren xedea bilduma bat egiteko estrategiak aztertzea da.

Liburuxka Prentsa oharra

Artelan batek ez du bere edukiagatik bakarrik balio, baita sortze ekintzaz harago dituen ahalbideengatik ere.

Uste horretatik abiaturik eta lehengoratze hitzaren etimologiari jarraituz garatu da Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak, Bilduma osatzen duten lanetako batzuei beren ahalmena itzultzeko asmoz.

Erakusketaren kontakizuna lau egonalditan oinarritzen da, lau komisariotza lanetan, artelan batzuen, ekintza batzuen, lantegi-mintegi baten, antzerki emanaldien eta laborategi baten inguruan. Aipatutako lanak eta haien berpizteak ARTIUMen Ekialde-Behekoa aretoan aurkeztuko dira, aldi berean lanerako gune eta makina izango dena.

Walter Benjaminengandik hasita, artela sortzeko baldintza estetikoei buruzko mintzaldiak distantzia, hurbiltasun, erreproduzigarritasun, egiletza, balio... kontzeptuak izaten dituzte aipagai. Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak erakusketan estrategia horiek erabili dira, eta «birfuntzionalizatze» kontzeptu brechtiarra, asmoa ez baita artea ekoitzeko gailua hornitzea, eraldatzen saiatzea baizik.

Erakusketaren bisitaldi gidatuaren bideoa

 

Entzun ezazu erakusketaren audiogida

Egonaldiak-en bloga jarraitu

Egonaldiak

Sarrera. Mar Villaespesa - BNV Producciones
Ikus sarrera

1. Egonaldia. Egia muturrean dago. Valentín Roma
Erakusketa-narrazioa: Politikako keinuak
Mintegi/lantegia: Bulego dialektikoa
Jendeari zabalduriko saio teorikoak:
Urriaren 5ean, asteazkena. 18:00etatik 20:00etara. La facción caníbal. Historia del vandalismo ilustrado. Servando Rocha.
Urriaren 6an, osteguna. 18:00etatik 20:00etara. Los siete pilares de la sabiduría contemporánea o elogio de las reservas de Robespierre ante la demagogia de Marat y las prevaricaciones de Danton. Antonio-Prometeo Moya.
Edizioa: Hiztegi heterologikoa
Ikus 1. egonaldia

2. Egonaldia. CMVAC-rako ekintza batzuk. Fundación Rodríguez
Erakusketa-narrazioa: Mugi dadila Bilduma
CMVAC-rako ekintza batzuk: 1. Museoan lo egitea edo Museoan gaua ematea. 2. Liburutegi librea. 3. Art Crossing 5. Arte, Garaikide, Euskal, Zentro, Museo, ARTIUM. 6. Bilduma. Mugi dadila Bilduma [instalazioa] 11. Local Groove [Buruhandi-lantegia eta -ekintzak] 12. Mugako bisita 9. Toki goienetik. Edizioa: CMVAC-rako ekintzak (bideoa)
Ikus 2. egonaldia

3. Egonaldia. Bat, bi, hiru, lau horma. Bulegoa z/b
Erakusketa-narrazioa: Bat, bi, hiru, lau horma.
Antzerki emanaldiak: Bat, bi, hiru, lau horma.
Edizioa: Bat, bi, hiru, lau horma (liburuxka)
Ikus 3. egonaldia

4. Egonaldia. Kontroletik kanpo: irudi ezeztatuen laborategia. Laura Trafí-Prats
Erakusketa-narrazioa: Kontroletik kanpo: irudi ezeztatuen laborategia
Laborategia: Ikuste-logikak
Edizioa: Kontroletik kanpo: irudi ezeztatuen laborategia (postalak eta web orria)
Ikus 4. egonaldia

 

Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengoratze jarduerak
Ekialde-Behekoa aretoa
Mar Villaespesa-ren eta BNV Producciones-en proiektua, ondokoen elkarrizketaz: Bulegoa z/b • Fundación Rodríguez • Valentín Roma • Laura Trafí-Prats
Ekoizlea: ARTIUM
Babesleak: Arabako Foru Aldundia eta Kultura Ministerioa


Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand