1. egonaldia. Egia muturrean dago

Valentín Roma

Bildumatzeko joera kezka baten eta betebehar baten artean dago harrapatuta; kezka bat izaten du aurretik, eta kezka horrek eraikitzeke dagoen halako kontakizun baten beharra sumatzen du; eta betebehar bat, ondoren, izaera hermeneutikokoa, eta, haren bitartez, zalantzarik gabe interpretatzen da bildumatutakoa, «irakurtezin» gerta litekeen guztia baztertzen dela. Hala ere, baldin eta bi faktore horiek aplikatzen badizkiogu erakunde ugarik beren bildumak eraikitzeko duten joerari, bistako bi galdera datozkigu burura: Zer kontakizun eratu nahi izan zituzten erakundeon arduradunek? Zer narrazio eraiki zituzten azkenean?

Baina bada, oraindik, gai are premiazkoago bat: eraikirik kontakizuna eta ulerturik narrazioa, nola jarrai dezakegu behatzen? Zer birsormen-mekanismo dituzte bildumek beren pitzadurak auskultatzeko eta beste ihesaldi batzuk errazteko, eszenaratze guztiek ekarritako «eguneratzeak» gaindituta? Azken galdera horretatik abiatzen da Egia muturrean dago. Esaldi hori Eduard Fuchs bildumazale eta historialariari egozten dio Walter Benjaminek. Esaldiak analisirako objektutzat hartzen du ARTIUM Bilduma, diskurtso-ildo batzuk esploratzeko, eta ildo horietatik beha daiteke gero nola arteak talka egiten duen politikarekin, nola erasotzen dion eta nola ordezten duen.

Politikako keinuak erakusketa-narrazioa

Seinalatutako obrak: Oráculo, Erick Beltrán, 2004; El autorretrato en el tiempo, Esther Ferrer, 1981-94; L.S.D.A., Pedro G. Romero, 2000; Zero Dollar, Cildo Meireles, 1978; Perspectiva Tableau-table (Soldats Soldés), Antoni Miralda, 1971; Serie Sólo tú, Carlos Pazos, 1990; Phantom Reportage (Charlottenburg), Dan Perjovschi, 2006; Dau al Set nº 8, Joan Ponç, 1947; Remembrandt, Antonio Saura, 1973  

Betidanik, gaitzespena eta biraoa haustura «keinutzat» ulertu dira eta ez «gastu» hustzat, estutzen gaituzten gehiegizko xahuketen (pertsonenak, Estatuarenak edo errealitatekoak) aurreko trukeko txanpontzat. Haatik, errespetugabekeriaren barnean ere betetzen da ezagutza kritikoaren ibilbide hori, eta hark gurtzaren linbotik berreskuratzen ditu objektuak eta subjektuak, egiazko dimentsioa edo ezinezko beste dimentsio batzuk itzultzen dizkie, eta prestatu egiten ditu, osoki uler daitezen, batere aldatu gabe, haien pozoi osoa kauterizatu gabe. Ildo horretan, Politikako keinuakek artearen diskurtso ideologikoaren barneak eta kanpoak esploratzen ditu, beti ere eskatologiak, lizunkeriak eta gaitzespenak ezbairik gabe duten izaera politikoa kontuan hartuta, irrigarriaren beldurrak baitauzka bahiturik hiru kategoria horiek, eta desaktibatuta baitaude iraultza- eta, batik bat, ekintza-tresna gisa. 

Museo-erregimen beraren pean, ARTIUM Bildumako bederatzi obra erakusten dira, Bulego dialektikoa mintegi/lantegian partaideek abiarazitako interpelazioekin, desbideratzeekin, tartekiekin eta iruzkinekin batera. Gainera, dokumentu-material batzuk biltzen dira, eta horiek beste jakintza batzuetako (literatura, filosofia edo zinema) kontzeptuekin eta erreferentziekin osatzen eta biribiltzen dute erakusketa-narrazioa.   

Bulego dialektikoa mintegi/lantegia

Noiz: 2011ko urriaren 3tik 8ra
Non: ARTIUM, Ekialde-Behekoa aretoan 
Partaideak: Elena Aitzkoa, Usue Arrieta (We are QQ), Oier Etxebarria, Edu Hurtado, Marc Larré, Alberto López Baena, Ana Martínez, Manuel Prados Sánchez, Gonzalo Sáenz de Santa María Poullet, Susana Velasco
Hizlariak: Antonio-Prometeo Moya, Servando Rocha 

Hamar egunez, erakusketa-espazioa lantoki bilakatzen da, eta, bertan, hamar artistak hausnarketa emankor bat egiten dute, seinalatutako obrez eta artearen konfrontazio-eragiketa batzuk ulertzeko funtsezkoak diren hiru galdera ardaztzat hartuta:

1. Zerk bihurtzen du eskatologikoa politiko?

2. Nola erabili biraoa, amorruak hartu gabe eta txorimalo oihukari bihurtu gabe?

3. Nola sakondu eskatologian, eta ez gorazarre egin doilorkeriari, gordinkeria infantilari eta fotogenikoari?   

Lantegia garatu ahala, bi saio teoriko ere egingo dira, jendeari zabalik. Antonio-Prometeo Moyak eta Servando Rochak zuzenduko dituzte.
Asteazkena, 2011ko urriaren 5a 18:00 – 20:00 La facción caníbal. Historia del vandalismo ilustrado, Servando Rocha
Osteguna, 2011ko urriaren 6a 18:00 – 20:00 Los siete pilares de la sabiduría contemporánea o Elogio de las reservas de Robespierre ante la demagogia de Marat y las prevaricaciones de Danton, Antonio-Prometeo Moya 

Hiztegi heterologikoaren edizioa

Autoreak: Carlota Gómez, Antonio-Prometeo Moya, Carlos Pardo, Julián Rodríguez, Valentín Roma, Gabriela Wiener 

Kontakizun literario batzuk dira, eta Georges Bataille-ren Dossier Hétérologie-tik (1922-1940) ateratako sei kontzeptu darabiltzate; bidenabar esanda, obra handi eta osatu gabe horretan, pentsalari frantsesak heterologiaren (kutsatzen duena, desegituratuta dagoena, normala ez dena) presentzia kartografiatu nahi zuen alor oso desberdin hauetan: gizarte-errealitatean, artean, metafisikan, politikan edo sexualitatean. Honako hauek dira aipatu sei kontzeptuak: La polarité humaine, Formules Hétérologiques, Véritables rapports de la magie et de la science, Sur l'État?, Cette critique…, Ni Dieu ni maîtres.
  

Artium gizarte-sareetan

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand