Esther Ferrer. Lau mugimendutan

Hasiera: Larunbata, 2011(e)ko Urriaren 08a

Amaiera: Igandea, 2012(e)ko Urtarrilaren 08a

Lekua: Iparra Aretoa

"Ustekabea performancearen parte da" "Kontzeptua biluzik dagoenean eta mundu guztiak ikus dezakenean, ideiak ona izan behar du"

Aretoko testuak (pdf) Katalogoa (fitxa ikus)
Prentsa oharra (pdf) Liburuxka Erakusketako lanak
Lotutako jarduerak Multimedia

"Ustekabea performancearen parte da"
"Kontzeptua biluzik dagoenean eta mundu guztiak ikus dezakenean, ideiak ona izan behar du"
"Dena erakundeak kontrolatzen duenean ez dago askatasunik"
"Artea ez dut inorentzat egiten, niretzat egiten dut artea"
"Artea da askatasunaren eremu bakarra"

Urteetako elkarrizketetan bildutako Esther Ferrer-en esaldi hauek artista erradikal, independiente, erakusketen aurkako, aske eta ideia berekiduna aurkezten digute. Horrek guztiak, artista gisa lanean hasi zenetik, hau da, edozein gauza egiten hasi zenetik, pertsona deseroso eta miresgarri egin du, guztiontzat eredugarri eta, aldi berean, egungo sistema artistikoak artista bati egozten dizkion roletara egokitzea zaila den norbait.

Berrogei urte baino gehiago daramatza munduaren ezagutzaren inguruko lan sistematiko, zorrotz eta metodikoa eginez, eta bere lana egiten ari denean, bere lantegian baizik ez zaiola interesatzen dioen arren, ezinbestekoa da lantegitik, bere ahotik ateratzen direnean lan horiekin zer gertatzen den jakin nahi izatea. Eta duela oso gutxi arte gertatu dena da Espainian erabat ezezaguna izan dela, nazioartean ospetsua izan arren. Pixkanaka bere performanceetako batzuk, bere lanen bat edo beste kusiz joan dira... pixkanaka eta ongi josi gabe. Baina, izan ere, Esther Ferrer-ek ez du erakusketarik egin nahi eta ez da erraza, lehendabizi, konbentzitzea eta, gero, bere gogoeta , areto batzuetan jarritako esku bete lanetara murriztea.

Esan genezake bere lan guztia bakar batean biltzen dela: Esther Ferrer. Bera da bere artelana, baina ez bera bakarrik –bere gorputza eta bere energia performanceetan–, baizik eta bera, beti bera, bere objektuetan, beer autoerretratuetan, Pi zenbakiaren bidez infinituaren bilaketan; laburbilduz, bera, bere gorputzarekin, bere ahotsarekin, bere ideiekin, bere hitzekin, bere logikarekin eta bere neurrigabekeriarekin. Hitz batean, jeniala, bere lana sistematizatzen eta erakusketa batean biltzen saiatzea, haren gogoetaren epizentroan sartuta baizik egin ezin den lana da. Haren hitzekin hitz eginez, haren begiekin begiratuz, haren eskuekin ukituz. Horregatik, nola edo hala bere lan guztietan aurkitzen diren lau ideia aukeratu ditugu: denbora, infinitua, errepikatzea eta presentzia. Lau mugimendutan, lau ideia hauetan oinarritutako lau ataletan, objektuak, bere performanceen –bere ibilbidean funtsezkoak– instalazioak eta dokumentuak eta beste lan argitaragabe batzuk bildu dira erakusketan; batzuk inoiz ikusi gabeak eta beste batzuk oraingo honetarako izendatuki asmatuak.

Ez da atzerabegirako erakusketa bat, Esther ez baita bereziki atzera begiratzearen zale. Ez da erakusketa antologiko bat ere, hori beren ibilbide artistikoa amaitu duten artistei dagokie eta Esther Ferrer-ek lanean jarraitzen du, beti bezala. Erakusketa honek bizitza oso bateko lana jasotzen den lau ardatz utzi nahi ditu agerian eta, bereziki, beti egiten ari den, etengabeko aurrerabidean dagoen arte bat erakutsi nahi du: Esther Ferrer.

Entzun erakusketaren audiogida

Esther Ferrer. Lau mugimendutan
Iparra aretoa, 2011ko urriaren 8tik 2012ko urtarrilaren 8ra
Komisarioa: Rosa Olivares
Antolatzaileak: ARTIUM (Vitoria-Gasteiz) eta Acción Cultural Española (AC/E), eta ekoizpenean laguntzaileak: Es baluard (Palma) eta Centro Gallego de Arte Contemporáneo (Compostelako Donejakue)
Erakusketaren katalogoa, ARTIUMek eta AC/E-k argitaratua. Testuen egileak: David Pérez, Tom Johnson, Sergio Rubira, Alberto Sánchez Balmisa, Margarita de Aizpuru eta Rosa Olivares.

Jarduerak
Esther Ferrer-en performancea: urriaren 7an, ostirala, 17:30ean (deialdia irekia) (argibide gehiago)
8 aldaera, 32 mugimendu. Nola egin performancea ahal den era guztietara... batera izan ezik (argibide gehiago)
Inaugurazioa: urriaren 8an, larunbata, 20:00etan

Babesleak: Naturgas eta Arabako Foru Aldundia




This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand