Katarsia. Garbikuntza erritoak

Hasiera: Osteguna, 2006(e)ko Martxoaren 09a

Amaiera: Igandea, 2007(e)ko Martxoaren 04a

Lekua: Hegoa Aretoa

Artelan orok esanahi ugari izan ditzake. Artelan orok era askotako interpretazio aberasgarriak izan ditzake. Hori da bilduma bat izatea eta zentro-museora ikustaldi bat baino gehiago egitea justifikatzen duen arrazoietako bat. “Katarsia. Garbikuntza erritoak” aukeretako bat besterik ez da. Bila itzazu zeureak. Beste batzuk etorkizunean ditugu zain.

ERREALITATEA
Antzezpenaren, metaforaren eta zeharkako aipamenen munduan barrena bidaiatzen hasteko zorian gaude eta komeni da nondik abiatzen garen jakitea. Hemen ez dago irudikapenik, dagoena da, errealitatea, besterik ez.

IRUDIKAPENA
Antzezpena da katarsiaren jatorria. Ekintzarik gabe, errealitatea proiektatu gabe garbikuntzara eramango gaituen eta katarsi-prozesua osatuko duen bidaian aurrera egitea ezinezkoa da.

Sublimazioa
Emozio hutsaren irudikapena da, sublimazio estetikoaren ideia edota berari buruzko erreferentziak. Atal honetan atsegina, oroitzapena eta beste emozio sarkor asko, batzuetan zehatzezinak, eragiten dituen sentsibilizazio abstraktuan jarriko dugu arreta.

Maskara
Antzezpenean maskarak inorena dena interpretatzen laguntzen dio antzezleari. Maskararen bidez norberaren eta antzeztuaren arteko distantzia bat lortzen da. Gogokoak ez diren zokoak ezkutatu eta emozioak askatasun handiagoz adierazten dira.

Tragedia
Aristotelesen printzipioaren arabera, tragedia da katarsia eragiten duen giltzarria. Atal honetan tragedia irudikatzen da, argi eta garbi, eta dogma katartiko klasikoaren arabera hemendik abiatuta, begira egon ondoren sortu beharko lukete errukia eta beldurra eta prozesuaren amaieran, purga, garbikuntza.

KONTZIENTZIA
Antzeztutakoa ikusi ondoren, kontzientzia hartzera igarotzen gara, antzezpen tragikotik geure barruraino bidaiatu den arazoa aurkitzera. Krisiari aurre egiten lagunduko diguten mekanismo eta trikimailu mentalak abiarazi behar dira.

Zama
Gainezka egiten digun, erreakzionatzen uzten ez digun zama. Errealitatearen eta ameskeriaren artean bereizteko gaitasuna itsutzen duen oinazea. Bere pisu astunak suposatzen duen lastak hondoraturik amaitzearen une zail eta arriskutsua.

Buruak
Kontzientzia bizi den eta buru-argitasuna sortzen den tokia fijazio gisa agertzen da, ikusleari eta bere buruari botatako aurrez aurreko begiradak galderak egiten, erantzun urgenteak eskatzen dituen eremu gisa. Aurrez aurre dauden bi adimenen arteko bitarteko bat, gandu arin bat baizik ez diren begiradak edota hitz mutuak.

Mekanismoak, giltzak, giltzarriak.
Atal honetan erabakien autonomia-egoera definitu nahi da. Erabakia hartzearen azken unean bakarrik egoteko gaitasuna edota gaitasunik eza. Horregatik, beharrezkoa baina mugatzen zaila den bakardade horrek ateak zabaldu eta aurrera jarraitu ahal izateko ikusmen garbia eskatzen du. Horregatik, metafora funtsezkoa den lanak aurkeztu dira hemen.

Ateak
Mugak, irteerak, zirrikituak dira lehendabiziko helburua. Hor mamitzen da sartzeko, irteteko edota aldatzeko nahia. Katarsi prozesuak bere eraldaketa abiarazten du emozioak purgatzeko beharra adierazteko irtenbide posibleen bilaketarekin. Artean ateak ezinbestekoak dira, zabalik egon nahiz itxita egon, konponbideez eta eragozpenez ari diren elementu begien bistakoenak dira.

ERRITOA
Erritoa katarsi-prozesuaren parte da, izan ere errepikatzearen eta sakrifizioaren bidez arima arazteko garbikuntza prozesua abiarazten da, hots, katarsia. Artean erritoaren esperientzia artearen beraren ospakizun errepikakorrean eta bere edukien adierazpen terapeutikoan gertatzen da.

Liturgiak
Erritoak antzezten diren formak eta ekintza multzoa dira ospakizuna, agurra, penitentzia, borondatea edota nahia adierazten duten artearen zeinuak.

Zinopariak
Mesede bat jaso ondoren egiten diren eskaintzak, dohainak eta esker erakutsiak badute korrespondentzia artean, ugariak baitira ezinezkoak lortzeko duen gaitasunari –eta baita eskerrak eman beharrean kritika egitekoari– arrazoia ematen dioten objektuak eta irudikapenak.

ASKAPENA
Azkenik, prozesu guztia bete ondoren, katarsia eta artea parez pare joan diren eta batak bestea azaldu duen bidaia bat burutu ondoren, garbikuntzaren, aldaketaren eta arteak mundua eta gizakia interpretatzeko duen eginkizuna deskubritzearen unea iritsi da. Eztandaren, kanporatzearen eta mudaren bidez emozio ezkorrak askatzeko unea da. Begirada berri bat ezinbestekoa da.

Eztanda
Lehendabiziko garbikuntza, agian islada bat da, eragina edo nahi gabekoa, baina ezinbestekoa dirudi. Kontua da baldintzek indarkeria sortzaile honen eztandara behartzen dutela. Barne-ordena zaharra desegiten duen bat-bateko leherketara.

Kanporatzea
Katarsian emozio ezkorrak kanporatzen diren unea erabakiorra da. Baina ezkortasun hori uxatzeak eta garbitzeak gainezkatzea, itsasaldia, beste espazio batzuk kolonizatzen dituen mangladia ere badakartza. Nork daki desagertzeko ote den edota, aitzitik, beste ahalbide batzuk erditzeko.

Muda
Katarsiaren prozesuan barrena ibili ondoren, iritsi da azken momentua, dena aldatu egin dela eta orain eraldatu beharra iritsi dela onartu beharreko momentua. Asmoen aitorpenean hori da kontzientzia berriaren, uste zaharrak baztertzearen eta aurpegi berri bat erakustearen tximistargia. Gu guztiok eta mundua beste era batekoak izan behar dugulako egiaztapen kritikoa.

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand