Villa Edur. Eduardo Sourrouille

Hasiera: Larunbata, 2009(e)ko Urtarrilaren 17a

Amaiera: Igandea, 2009(e)ko Apirilaren 19a

Lekua: Iparra Aretoa

Villa Edu-n erakustenden etxea nire etxea da, nire amarena zen (den) bezalakoa.

Villa Edu-n erakustenden etxea nire etxea da, nire amarena zen (den) bezalakoa. Amagandik jaso nuen lehendabiziko ondarea da, guztien artean baliotzuena: etxea izateaz gainera, betiereko proiektua da, bizi-akuilua eta nire ibilbidearen ispilua.

1
Nire etxean, gonbidatzaileak egiten die harrera arrotzei sarreran, eta han, iritsi berriak, aurretik izandako bisitari guztien lekukoak ikusten ditu. Espazio honetan gertatzen den guztia arrataz eszenaratzen da, eta arreta berberaz aukeratzen dira dekoratuko elementu guztiak: objektuak, jantziak eta eszenografiak edukiaren izaerari buruzko sinbolo sistema bat osatzen dute guztiek elkarrekin.

Banan-banan, aipagai dugun pertsonaiaren erretratuak bere egoerari aurre egiten dio, beretzat sortu den eta berak definitzen lagundu duen testuinguruan, haren fantasmak oraindik dirauela. Erretratu bakoitzak nortasun berezi bat finkatzen du, eta baita, gutxienez, bi norbanakok elkarrekin duten harreman modu bat ere. Hori, aldi berean bizitako esperientzia jakin baten islada da. Harreman orok bizi-esperientzia berresten duen hozkatu bat uzten du bestearengan, ikusgarri eta behin-betiko, aluminiozko ontzi baten mailatuaren antzera. Eta (aldi baterako) bihotz ematen du, gure materialtasunaren froga delako. Hozkatu horiek egiteko behar saihetsezinak harreman sare oso bat sortzea dakar, non sartzen baitira (batzuetan nahasian) adiskidetasuna, txera, maitasuna, lilura, desira...
Ate ondoan, bere erlaitz sendo eta xumetik behera, ama begira dagokigu eta gonbidatu egiten gaitu.

2
Ate bat gurutzatu eta egongelara iristen da, espazio funtzioaniztuna eta, azken finean, magikoa. Eremu horretan erakuts daitekeen guztia eszenaratzen da, eta baita erakuts ezin daitekeenaren zati bat ere. Egongelak beti ematen du, azken batean, jabea denaren eta izan nahiko lukeenaren irudi zehatza. Besteei jakinaren gainean erakusten dienarena, eta inkontzientearen zirrituetatik ateratzen zaionarena.
Horregatik, egongelan hogeita hamar erretratu ikusiko ditu bisitariak, nigan bizi diren pertsona batzuk eta besteak erakutsiko dizkiotenak, nigandik zer espero dezakeen, eta noraino iritsi aukeratzea zilegi zaion heinaren tamaina. Kontzeptuaren ikuspuntutik, erretratu horiek beste edozeinengan bezala nigan aurkitzen diren maitasunaren eta adiskidetasunaren alde batzuk eta besteak mamitzen dituzte sinbolikoki.

3
Gero, gela pribatuak datoz, prozesu intimo eta sekretuak, norbanakoa sorrarazten duten zeremoniak eta gero mundurako moldatzen, irartzen eta zigilatzen dutenak. Horietako batean aitarekin nago, han igarotzen baitzaie kumeei ondarea erritu atabiko eta errepikatuen bidez, hain sinpleak, ia ez baitute minik ematen. Beste batean, azkenean, ikasi dudan deia egiten ausartzen naiz, Besteari deitzeko balio didana, nola edo hala, bilatzen dudana ni neu naizen arren. Dei horretan larritasuna eta nahasmendua nabari dira, baina baita komunikazio aberatsa sortzeko nahia ere, nigan bere hozkatuak egin diatzan eskaintzen bainaitzaio Besteari.

4
Gela ezkutuenean garatzen da pertsonaren intimotasuna, batek nahitaez aitortu behar ez duena, baina, nolanahi dela ere, bizitzea erabaki duena. Batek bere kabuz aurkitu duen edertasunari eskainitako espazioa ere bada –ez baitu ezein ahots boteretsuk iragarri– eta, beraz, aurkitzailearen jabetzakoa izango da, eta hala gordeko du.
Villa Edur-en ni bizi naiz, nire inguruan mamitzen diren harreman guztiak ere bizi direlako. Norbanako bakoitzak bere harremanen –familia, maitaleak, adiskideak– eta denboran zehar pausatzen den bizitza guztiaren agertoki den espazio bat gordetzen du, bere antzez-makineriaren egitura osatuz. Espazio horri esan ohi zaio «etxea».
Ianko López Ortiz de Artiñano-k Eduardo Sourrouille-rentzat

Villa Edur. Eduardo Sourrouille
Iparra aretoa, 2009ko urtarrilaren 17tik apirilaren 19ra

Villa Edur ARTIUMek ekoitzi du (Vitoria-Gasteiz)
Katalogoa: Villa Edur. Eduardo Sourrouille; Alberto Martín-en eta Eduardo García-ren testuak

Jarduerak: bisitaldi gidatua, Eduardo Sourrouille gidari dela (kide elkartuentzat bakarrik, urtarrilaren 16an, ostirala, 19.00etan); inaugurazioa (urtarrilaren 16an, ostirala, 20.00etan); Eduardo Sourrouillerekin solasean (urtarrilaren 29an, osteguna, 19.00etan); doako bisitaldi gidatuak

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand