Eragabetasuna. Orraztu gabeko artearen kasu bitxia. Artium Bilduma

Fitxa teknikoa: Azal malguko katalogoa (23,5 x 17 cm), 147 orrialde, koloretako irudiak. Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez. Testuen egileak: Daniel Castillejo eta Eduardo García Nieto.

Prezioa: 15 €

Argitalpen urtea: 2015

ISBN: 978-84-942226-6-5

Erakusketa: 2014ko urriaren 10etik 2015eko abuztuaren 30era

Eragabetasuna erakusketaren katalogoa, Arabako Artiumek argitaratua. Erakusketaren izenburuak Arthur Rimbauden hitzak ditu aipagai, XIX. mendearen bigarren erdialdean «zentzumen guztien nahastean» oinarritutako poesia berri bat sortu zuen ile nahasiko nerabea. Xede poetikoa eta ezegonkortasun-sentipena erakusketa honetarako hautatu diren 26 artelanek elkarrekin dituzten ezaugarriak dira. Hegoa aretoaren eremu zabalean kokatu dira, lehendabiziko aldiz tarteko batere hormarik gabe, apaindurarik gabe, nahita eragabetasun «itxura» eman nahirik.

Erakusketa

Erosi liburu hau

This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand