Liburutegiari buruz

ARTIUMeko Liburutegiak 86.000 ale baino gehiagok osatutako dokumentu funtsa du, monografia, erakusketen katalogo, aldizkari, artisten eta erakundeen txosten, txartel eta ikus-entzunezko materialen artean.

ARTIUMen prozesu batzuen eta besteen dokumentazio lanerako funtsezko elementua izateaz gainera, Liburutegia edonori zabalik dagoen zerbitzua da, artearen ikertzaile, ikasle nahiz zaletu izan; nahikoa da sorkuntza garaikidearen edozein alderdi interesatzea, direla arte plastikoak, zinema edota musika nahiz komikiak.

Bestalde, ARTIUMen Liburutegia erakunde bereziki bizia da, erregulartasunez funtsekin lotutako jarduerak antolatzeaz gainera —bideo-artea eta soinudun artea, zinema, musika garaikidea, arte eszenikoak, sorkuntza garaikideko artistak eta mugimenduak…—, artearen eta liburuen munduak elkartzen dituen ekimenak sustatzen ditu (Arterako hitzak, Irakurketa taldea, Taldeko irakurketak, Bookcrossing) edota zazpigarren artearen sekretuetan sakontzen dutenak (Zinemaren inguruan). Bertako funtsen inguruko erakusketak ere egiten ditu.

Hori guztia dela eta, ARIUMeko Liburutegiak Kalitateari eta Berrikuntzari ematen zaion SEDIC Sari Nazionala jaso zuen 2006. urtean.

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 19:30
Larunbatak: 10:00 - 14:00

Uztailaren 20tik abuztuaren 31ra larunbatetan itxita

Sarrera doan

Agenda

 

Liburutegiaren zerbitzuak

Ezagutu itzazu ARTIUMen Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak: erabiltzailearen arreta eta laguntza, funtsen kontsulta, argitalpenen elkartrukea, mailegua, harpidetzak, eta abar.

Ikus zerbitzuak

SEDIC Sari Nazionala Kalitateari eta Berrikuntzari

2006an Dokumentazio eta informazio Zientifikoko Espainiar Elkarteak liburutegien arloan berrikuntzari eta kalitateari egindako ekarpen onenaren saria eman zion ARTIUMen Liburutegiari. 

Ikus gehiago

Share |