Liburutegiari buruz

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30etara
Larunbateak: 10:00etatik 14:00etara
Igandeak: itxita.

ARTIUMeko Liburutegiak 75.000 erreferentzia baino gehiagok osatutako dokumentazio-funtsa du, monografiak, erakusketen katalogoak, aldizkako argitalpenak, artisten eta erakundeen dosierrak, kartelak eta ikus-entzunezkoak barne.

Liburutegia oso garrantzitsua da ARTIUMeko sailen dokumentazio lanean, eta gaur egungo sorkuntzaren alderdi batszuk eta besteak (arte plastikotik eta zinematik hasi, eta  musika eta komikietaraino)  interesatzen zaizkion guztiari zabalik dago, ikerlari, ikasle edo artezale izan.

Bestalde, ARTIUMen Liburutegia erakunde bereziki dinamikoa da, eta berak kudeatzen dituen funtsekin zerikusia duten jarduerak programatzeaz gainera (bideoartea eta soinudun artea, zinema, musika garaikidea, arte eszenikoak, gaur egungo sorlkuntzako artista eta mugimenduak), artearen mundua liburuenarekin lotzen duten ekimenak (Arterako hitzak, Irakurketa taldea, Bookcrossing) edo zazpigarren artearen sekretuetan sakontzen duten jarduerak (Filmei buruzko solasaldiak. Zinema barrutik) ere bultzatzen ditu. Erakusketak ere antolatzen ditu: komikiak, artista liburuak…

Ikus jardueren agendan  Liburutegiak antolatutako jarduerak

Liburutegiari buruz informazio gehiago

Bazenekien Liburutegian sartzeko ez dagoela ordaindu beharrik? Artea eta kultura garaikideak interesatzen zaizkion edonork erabil ditzake liburu eta aldizkariak.

Bazenekien ARTIUMeko Liburutegian 42.000 dokumentu baino gehiago dagoela? Hemen XX. eta XXI. mendeko artistei, arkitekturari, diseinuari, argazkigintzari, komikiei, musikari, zinemari eta abarri buruzko informazioa aurkituko duzu.

Bazenekien ARTIUMeko Liburutegian 1700 pelikula baino gehiago dauzkazula? Eta baita pelikulak erosotasunez ikusteko pantailak ere.

Bazenekien liburuak, aldizkariak eta pelikulak ikusteaz gainera jarduera ugaritan parte har dezakezula Liburutegian? Nobelaren eta komikien inguruko irakurketa taldeak, erakusketak, pelikulen proiekzioa eta eztabaida, idazleen mintzaldiak, lantegiak…

Bazenekien SEDICek (dokumentazioaren profesionalak biltzen dituen erakundea) espainiar museo guztietakoen artean ARTIUMeko Liburutegia berritzaileena eta kalitate handienekoa izendatu zuela 2006an?

+ info

 

Share |