Zerbitzuak

Aretoko kontsulta eta erreferentzia

Liburutegiak 24 irakurketa gune ditu, bai eta Interneten sartzeko eta ikus-entzunezko materialak ikusteko ekipoak ere.

Informazio bibliografikoko zerbitzuak etengabe jardungo du Liburutegia zabalik dagoen orduetan, Liburutegiari eta haren dokumentazio-funtsari buruzko zalantza oro argitzeko. Kontsultak egiteko beste bide bat posta elektronikoa da: biblioteca@artium.org. Kontsultak ahalik eta eperik laburrenean erantzungo dira.
 

Komikien eta pelikulen maileguak

ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroak maileguen zerbitzua erabili nahi duten museoaren kide elkartuen eskura jarriko du bere dokumentuen parte bat. Zerbitzu honen eskaera ARTIUMeko liburutegian egin beharko da, horretarako emango den orria betez.

Ondoko materialak mailegatu ahal izango dira: ikus-entzunezkoak (DVDak, bideoak, Cdak eta CD-Rom-ak) eta komikiak. Ezingo dira mailegatu liburutegiaren nahiz museoaren jardueretarako beharrezkoak diren dokumentuak, espreski hori dioten dokumentuak eta ezta aipatutako sailetakoak ez diren dokumentuak ere

Maileguetarako arauak

Eskaera orria  (inprimatu eta eman iezaiozu liburuzainari)
 

RSS Zerbitzuaren harpidetza 

Liburutegiko katalogoak http://biblioteca.artium.org/ RSS zerbitzu baten harpidetza egiteko aukera ematen du. Zerbitzu horren bidez interesatzen zaizikizun bilaketei buruzko informazio gaurkotua izango duzu. Informazio hori automatikoki eguneratzen da, zuk ezer egin beharrik gabe. Horrela, zure intereseko gaietan (komikiak, pelikulak, arkitektura eta abar) zer berritasun jaso dugun jakin ahal izango duzu. Horretarako, gorde nahi duzun bilaketa egin ondoren, emaitzen pantailaren behe aldean RSS harpidetza egiteko esteka aukeratu behar duzu.

Argibide gehiago izateko, begira ezazu atxikiriko dokumentuan edota egizu kontsulta web orrian http://www.rss.nom.es/ bietan edukiak jasotzeko formatu honi buruzko informazio zabala aurkituko duzu.
 

Erosteko eskaerak

Zerbitzu honen bidez, Dokumentazio Zentroaren gaiarekin zerikusia duten funts bibliografikoen erosketa (liburuak, aldizkariak, bideoak, DVDak, CD-ROMak, eta abar) gomenda dezake ARTIUM Liburutegiaren erabiltzaileak.

Erosketa berriak eskatzeko mezu bat bidali ondoko helbide honetara: biblioteca@artium.org. Gure zentroak eskariak aztertuko ditu eta egokiak baderitze erosketa tramitatzeari ekingo zaio.
 

Erosketa berrien buletina

Buletin honetan hilero Dokumentazio Zentroak erositako obren zerrenda aurkeztuko da, dagokion informazio bibliografikoa barne: egilea, izenburua, argitaletxea, argitalpen urtea, ISBN eta signatura.

Urtarrila     Otsaila     Martxoa     Apirila


Liburutegien arteko mailegutza

Liburutegien arteko mailegutza zerbitzuaren helburua liburutegi eta dokumentazio zentro batzuen eta besteen artean elkartrukea egitea eta dokumentuak lortzea da. Eskaria nahiz liburutegiaren erabiltzaileek nahiz beste liburutegi batzuetakoek egin dezakete.

Erabiltzaileen zerbitzua

Erabiltzaileek beste liburutegi batzuetako dokumentuak eska ditzakete ARTIUMen Liburutegiaren bitartez. Galdetu informazio bibliografikoko puntuan zein diren zerbitzu hau erabiltzeko bete beharreko baldintzak.

Liburutegien zerbitzua

Liburutegien arteko maileguntzaren baldintzak
Mailegua 30 egun naturalekoa da dokumentua ateratzen den unetik aurrera.
Dokumentu bereziak kopien bidez eskuratuko dira, hori posible den guztietan. Dokumentu bereziak dira: erreferentziako lanak, aldizkako argitalpenak, dosierrak, liburuak ez diren materialak eta mailegutzak kontserbaziorako arriskua ekarriko lukeen beste edozein dokumentu.
Dokumentuak mailegua jaso duen zentroan bertan kontsultatu beharko dira. Mailegua jaso duen liburutegia izango da mailegatutako obren kontserbazio onaren erantzule bakarra.

Tarifak

Kontzeptua Espainia Europa Gainerako herrialdeak
Jatorrizkoak (bidalketa gastuak eta BEZ barne)  9€  17€  33€
Paperezko kopiak z.-b. (bidalketa gastuak eta BEZ barne)- 40 orrialde edo gutxiago  6€  14€  25€
Paperzko kopiak kolorez (bidalketa gastuak eta BEZ barne)- 40 orrialde edo gutxiago 30€ 40€ 50€
Pdfko kopiak - 40 orrialde edo gutxiago   (BEZ barne)  6€  6€  6€
Kopiak. 40 orrialde baino gehiago- Paperezko nahiz pdfko orrialde bakoitzeko.  0,20€  0,20€  0,20€


Egile eskubideak

Zerbitzu honen bidez eskatutako dokumentuak erabilera pribaturako, irakasteko edo ikertzeko erabili ahal izango dira bakarrik, eta kopia eta kopien erabilera indarrean dagoen jabetza intelektualaren legearen arabera egingo da.

Maileguen eskaria
Identifikatu ahal izateko behar adinako datu bibliografikoekin eskatu beharko dira dokumentuak. Bidal ezezu zure mailegu-eskaria:

ARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa
Liburutegi eta Dokumentazio Saila
Liburutegian arteko mailegutza
Frantzia kalea, 24. zbk.
01002 Vitoria-Gasteiz


Liburutegiko funtsak kopiatzeko arauak

Erabiltzaileek liburuen, dokumentuen, aldizkako argitalpenen, foiletoen eta material grafikoen kopiak egin ditzakete fotokopien bidez (horretarako autozerbitzu bat dago erabiltzailearen eskura). Argazki makinak sartzeko baimena eskatu beharko da Liburutegiko Irakurgelan. Kopiak egiterakoan honako arau hauek izan beharko dira kontuan

  • Erabiltzaileak ezingo du lanaren heren bat baino gehiago fotokopiatu.
  • Ezingo dira fotokopiatu 50 urte baino gehiago dituzten, edota beren ezaugarri bereziak direla eta (edizio bakan eta balio handikoak, tamaina handikoak, egoera txarrean daudenak.) beren kontserbazio egoeran kalteren bat izateko arriskua duten dokumentuak.
  • Liburutegiak ez du Legeak babesten dituen eskubideak urratuz kopia horiekin egin daitekeen erabileraren erantzukizunik bere gain hartuko.

 

 

Share |