ARTIUMeko liburutegiak lehen SEDIC Sari Nazionala jaso zuen 2006an arte museoetako liburutegi, dokumentazio-zentro eta artxiboen kalitate eta berrikuntzaren arloan lan onena egin izanagatik. Sari hori Sociedad Española de Documentación e Información Científica (SEDIC) delakoak ematen du, eta aho batez eman zitzaion «bere lan planteamenduetan eta eskaintzen dituen ekoizkin eta zerbitzuetan berrikuntza etengabekoa» delako, besteren artean. Epaimahaia Nazio Liburutegiko kideek, SEDIC-ekoek, Madrilgo eta Valladolideko unibertsitateetako katedradunek, Erromatar Artearen nazio Museoaren arduradunak eta Alzuzako Oteiza Museoaren arduradunak osatzen zuten.

Epaileek kontuan izan zuten «ARTIUMeko liburutegi eta dokumentazio zentroak aurkeztutako txostenaren kalitate bikaina, zeinetan argi eta garbi azaltzen baitu bere helburuak zein diren eta nola lortzen dituen, aurretik museoaren informazio-beharrak eta arte garaikidearen ikertzaileen eskakizunak aztertuz». Epaimahaiaren ebazpenean zentro-museoak bere web orritik ematen dituen zerbitzuak nabarmendu zituen orobat: «artelanei buruzko erregistro bibliografikoak eta dokumentu elektronikoak biltzen dituen katalogoaren erabilerraztasuna» eta baita «artistei buruzko informazio osoa, bibliografia, prentsa albisteak, ARTIUMen eta beste erakunde batzuetan dauden artelanak eta haietako askotarako loturak “Arte garaideko baliabideen gida” atalean».
SEDIC-en sariak ARTIUMeko liburutegiak egiten duen «kartelak, komikiak eta museoak berak ekoitzitako zer digitalak digitalizatzeko» lana ere goraipatu zuen, eta baita erakusketak eta beste era askotako jarduerak eta lantegiak antolatzea ere. Epaimahaiak «argi eta garbi ikusi du bere lan planteamenduetan eta eskaintzen dituen ekoizkin eta zerbitzuetan berrikuntza etengabekoadela».
SEDIC–en web orrian sariari buruzko argibide gehiago.