Dokumentazio topaketak

2002. urtetik aurrera, ARTIUMek Arte Garaikideko Dokumentazio Zentroen Topaketak antolatzen ditu bi urtez behin. Liburutegietan eta dokumentazio-zentroetan egiten den eta eginkizun dagoen lanari buruzko eztabaida eta ezagutzaren elkartrukerako foro bat da topaketa. Zentro garrantzitsuenetako batzuetatik etorritako adituek beren egungo esperientzien eta epe ertainera eta luzera dituzten proiektuen bateratze lana egiten dute.

Topaketa horietan dokumentu euskarri berriak eta dokumentazio zentroetan sartu diren teknologia berriak aztertzen dira batez ere, hala nola teknologia horiek liburutegien jardueran eragin dituzten aldaketak ere.

 

V. Topaketak (2010)

IV. Topaketak (2008)

III. Topaketak (2006)

II. Topaketak (2004)

I Topaketak (2002)

Share |