2006ko dokumentazio topaketak

ARTE GARAIKIDEKO DOKUMENTAZIO ZENTROEN III TOPAKETAK

Planifikazioa, kudeaketa eta marketing-a, informazio eta dokumentazio sistemetan

2006ko Urriaren 24a eta 25a

Etengabe aldatuz doan inguru baten eskakizunek kudeaketako eredu eta sistema berriak eskatzen dituzte. Plangintza estrategikoak sormena sustatu eta inguruarekiko komunikazioa hobetu nahi du.

Kudeaketaren printzipioak etengabe aldatuz doan testuinguru batean kokatu behar dira. Aldaketa orok gizakien eta teknologiaren arteko elkarreragina eskatzen du, erabakitako xedeak iritsi ahal izateko.

Teknika, ezagutza eta trebetasun berriak behar dira aro berriari dagozkion informazio zerbitzuak planifikatzeko. Planifikazio integratzaile eta global bat osatu eta ziurtatuko duten antolakuntza egitura, komunikazio teknika eta marketing estrategiak behar dira.

Topaketa hauen helburua batzuen eta besteen esperientziak ezagutzeko eta informazio zerbitzuen kudeaketaren bikaintasunarekin zerikusia duten jardueren planifikazioaren inguruan –analisi prozesu eta giltza elementu gisa– gogoeta egitea da.

 

Eskupapera

 

PROGRAMA

Plangintza estrategikoa, ARTIUMeko dokumentazio zentroaren erreferentzia esparrua
Elena Roseras Carcedo. ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Sailaren arduraduna (Vitoria-Gasteiz) 

La Casa Encendidako Liburutegia. Ingurugiroa, elkartasuna, kultura eta hezkuntza
Cristóbal Sánchez Blesa. Madrilgo La Casa Encendida-ren Hezkuntzako koordinatzailea

Kultura garaikideari buruzko edukien ekoizpena eta kudeaketa: CCCBren Dokumentazio eta Eztabaida Zentroa
Sonia Aran Ramspott. Bartzelonako Arte Garaikideko Zentroko Dokumentazio eta Eztabaida Zentroko dokumentalista

ERESBIL, musika-zabalkundearen ekoizkin dokumentala
Jon Bagüés Erriondo. Errenteriako ERESBIL, Musikaren Euskal Artxiboaren zuzendaria 

Artistak liburutegian
Ángeles Vian Herrero. Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Arte Ederren Fakultateko Liburutegiaren zuzendaria

Produktua zentroan: marketing-mix delakoaren berezitasuna kultur produktuen marketing-ean
Àngels Massísimo i Sánchez de Boado. Bartzelonako Unibertsitateko Bibliotekonomia eta Dokumentazio Fakultateko Irakasle tituluduna 

Dantza dokumentatu
Antonio Álvarez Cañibano. INAEM-Kultura Ministerioko Musika eta Dantzak Dokumentazio Zentroaren zuzendaria (Madril)

15 urte kultura munduan zehar zabalduz: Cervantes Institutuaren Liburutegi Sarearen aurkezpena
Nuria Torres Santo Domingo. Parisko Cervantes Institutuko Octavio Paz  Liburutegiaren burua 

Liburutegia programazio eklektiko eta askotariko bat egiteko baliabidea
Carmen Bilbao Ariño. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko Liburutegiaren liburuzain burua

Promoziozko komunikazioaren eraginkortasuna informazio eta dokumentazio zerbitzuetan
Viviana Fernández Marcial. Madrilgo San Pablo-CEU Unibertsitateko Bibliotekonomia eta Dokumentazio Arloko irakasle laguntzailea

 
GIZARTE SAREETAN

Flickr     Slideshare     Youtube

 

PRENTSAN

 
Share |