ARTE GARAIKIDEKO DOKUMENTAZIO ZENTROEN I TOPAKETAK
Arte garaikideko liburutegi eta dokumentazio zentroetako esperientziak eta proiektu berriak
2002ko Urriaren 22a eta 23a
Gizartearen informazio eskarien neurriko bilakaera izan dute artearen dokumentazio zentroek eta hauek, beren zerbitzuak eta bilduma ezagutarazteko tresna gisa komunikazioaren teknologia berriak erabiltzen dituzten erakunde bizi eta dinamiko bihurtu dira.
Era berean, museoan burutzen diren eginkizun eta jardueretan laguntzen duen oinarrizko tresna da dokumentazio zentroa, publiko orokorraren eta kanpoko ikertzaileen beharrak ahaztu gabe, eta ekoizpen artistikoaren, museologiaren balio kulturalaren eta artearen azterketa sustatzen duen tresna.
Testuinguru horretan, topaketa hauen helburu nagusia museoetako liburutegien garapena bultzatzea da, eta erakunde batzuen eta besteen arteko elkarlana sustatzea, zentro horien ahalbideak ahalik eta gehien indartzeko.
Esperientzia nahikoa eta aintzat etsia duten museo eta erakundeetako liburutegien programak aurkeztu nahi dira, eta zentro sortu berrietan abian jartzen ari diren proiektuei buruzko informazioa eman, baina, batez ere, dokumentazio-euskarri berriak, dokumentazio zentroetan sartu diren teknologia berriak eta teknologia horiek zentro horien jardueraren garapenean eragin dituzten eraldaketak aztertuko diren topaleku izan nahi du.
Zentzu horretan, dokumentazio zentroek gizarteari eskain diezazkioketen zerbitzuei buruzko gogoeta egingo da zenbait eztabaida-punturen inguruan, zentro horien arteko elkarlanaren garrantzia nabarmenduz betiere.
Aipatutako gaiei heldu ahal izateko, beren zentroetan abian dituzten proiektuak aurkeztuko dituzten prestigio zabaleko profesionalen laguntza izango dugu.
Topaketak informazioaren profesionalei, arte eta dokumentazio ikasleei, ikertzaileei eta, oro har, aipagai dugun gai honetan sakontzeko interesa duten erabiltzaileei zuzendurik daude.

PROGRAMA
Miren Eraso. Donostia-San Sebastianeko ARTELEKUko mediateka
Elena Roseras Carcedo. Vitoria-Gasteizko ARTIUMeko Liburutegi eta dokumentazio saila
Carmen Garrido. Bartzelonako Caixaforumeko mediateka
Eduvigis Hernandez Cabrera. Kanaria Handiko Las Palmaseko Centro Atlántico de Arte Moderno liburutegia
María Victoria Goberná. Instituto Valenciano de Arte Modernoko liburutegia
Miguel Valle Inclan. Madrileko Museo Nacinal Centro de Arte Reina Sofíako Liburutegia eta dokumentazio zentroa
Óscar Guerra. Valladolideko Patio Herrerianoko Liburutegia eta dokumentazio zentroa
Flickr Slideshare Youtube
PRENTSA AURREKOA
PRENTSAN