ARTIUMek emakume zinemagileen kolonialismo ondoko ikuspegiaren inguruko zinema zikloa aurkeztuko du
urtarrila 23, 2012
Alderdi subjektiboaren 2. Programa Regina José Galindoren Oilo ipurdia erakusketaren inguruan antolatu da
Inaugurazioan Regina José Galindok performance bat egingo du
Zinema zikloa: Alderdi subjektiboa. 2_Programa Bermihiztatzeak: Irudiaren etnografia esperimentalak
Urtarrilaren 28tik, larunbata, otsailaren 5era, igandea (5 saio)
Proiekzio guztiak 19:30ean, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin
Sarrera: 2 € (ziklo osorako txartela, 8 €)
Kide elkartuak: doan
Emanaldi aretoan
Komisarioak: Montse Romaní eta Virginia Villaplana
Babesleak: Eulen taldea
Performance: Oilo ipurdia. Regina José Galindo ( erakusketaren inaugurazioan )
Urtarrilaren 27an, ostirala. 20:00etan. Iparra aretoan
Hitzaldia: Regina José Galindo eta Blanca de la Torre
Urtarrilaren 28an, larunbata. 12:30ean. Emanaldi aretoan. Doako jarduera
Argibide gehiago Oilo ipurdia Hitzaldia Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, emakume zinemagile batzuen kolonialismo ondoko beren ikuspegia jasotzen duten, eta Mendebaldeko modernotasunak ezarri duen iruditeria menderatzailaren inguruan kritikoki gogoeta egiteko beharraren dokumental eta film laburren sorta eskainiko du. Bermihiztatzeak Alderdi Subjektiboa zinema zikloaren bigarren programa da eta Regina José Galindoren Oilo ipurdia erakusketaren testuinguruan antolatu da. Urtarrilaren 28tik (larunbata) otsailaren 5 arte (igandea), bederatzi pelikula proiektatuko dira bost saiotan banatuta. Sarrerak bi euro balioko ditu eta ziklo osorako txartelak zortzi euro. Kide elkartuentzat doan izango da. Gainera, urtarrilaren 27an, ostirala, 20:00etan guatemalar artistak performance bat egingo du inaugurazioan eta hurrengo egunean, urtarrilaren 28an, larunbata, 12:30ean erakusketaren inguruko alderdi batzuei eta besteei buruz arituko da.
Bermihiztatzeak: iruditeriaren etnografia esperimentalak – Alderdi Subjektiboa urte osoko zikloaren bigarren programa– Regina José Galindoren erakusketarekin zerikusia du eta ikusleak kontinente batzuetako eta besteetako testuinguru geopolitikoetan barrena ibiltzera daramatza.”Ikusizko etnografia feminista” nozioa ardatz harturik, emakume zinemagileek kolonialismo ondoko ikuspegi bat hartuz, “beste, desegoki eta geuretu ezin” gisa markatu izan diren kulturetako subjektuen historiak adierazteko moduak jatorrira eramateko egin duten ahaleginagatik hautatu dira. Erakutsiko diren pelikulek elkarrekin dutena, Mendebaldeko modernotasunak ezarri dituen iruditeria menderatzaileen inguruan kritikoki gogoeta egiteko beharra da.
Alderdi subjektiboa zikloak beren lanekin irudiaren eta hedabideen esperimentazioari, irudikapen politikoaren estrategiei, oroimenaren kontra-narrazioen eta sortzeko autonomiaren inguruko funtsezko ondarea eratu duten emakume artistei eta zinegileei ahotsa emango die.
Zinema zikloa urtarrilaren 28an, larunbata, hasiko da hiru film laburrekin: Reassenblage, Trinh T Minh-ha zuzendari, idazle eta akademikoaren lan ezagunetariko bat, eta zeinekin Senegaleko landako emakumeen azterketa zinematografiko sakona aurkeztu baitzuen; Souvenirs, Lisl Ponger austriar artistarena eta aurkitutako pelikula zatiak erabiliz eta Ponger-ek filmatutakoa erantsiz egina, kultura-balio batzuen aurkezpenaren eta irudikapenaren inguruko gogoeta da; eta azkenik, Nice coloured girls, Tracey Moffat australiar artistarena eta gizon zurien eta jatorrizko emakumeen arteko hasierako esplotazio harremana eta hirian beren zoria aldatzen ahalegintzen diren emakume aborijen modernoen egungo egoera ere aztertzen duena.
Zikloak urtarrilaren 29an, igandea, jarraituko du Un rêve d´indépendance eta Memories of glory pelikulen proiekzioarekin. Lehenengoa Monique Mbeka Phoba kongotarrak egin zuen 1998. urtean eta bertan, sendagile baten laguntzaile izan ondoren sendagile egin zen aitonaren pausoei jarraituz, zinemagileak bere herriaren erretratu bat egiten du independentzia lortu eta handik 37 urtera. Bigarrena, Memories of glory, Mara Montoyak iaz zuzendu zuen eta Belgikaren eta Kongoren arteko harremanari buruzko ikusizko saiakera da. Bertan belgikar kolonizazioa, koloniarekiko mendekotasunaren nola amaitu zen eta horren ondorioak, esate baterako Ruandako 1994ko genozidioa, kritikatzen da.
Otsailaren 3an, ostirala, programak La Pasión de Maria Elena Mercedes Moncada Rodriguez zuzendari eta ekoizlearen pelikularekin jarraituko du. Sundance Jaialdian saritutako dokumentalak Tarahumana mendiko raramuri emakume batek 3 urteko semearen heriotza argitzeko nola borrokatzen den erakusten du. Emakume zuri lurjabe batek autoarekin aurrean eraman ondoren ihes egin eta gertakizunen datuak faltsutu baitzituen zigorrik ez jasotzeko.
Hurrengo egunean, otsailak 4, larunbata, Bermihiztatzeak programak gerraz ari den Les oubliées eta Les femmes en noir pelikulak aurkeztuko ditu. Les oubliées Anne-Laure Folly dokumentalistak zuzendu zuen eta Angolak 30 urtez –lehendabizi koloniaren aurka eta gero gerra zibil gisa– jasan zuen gerrateko biktimei buruz hitz egiten du. Bigarren pelikulak, Les femmes en noir –Florence Lazar frantziar artistarena eta Montenegron filmatuta dagoena– gerrate garaian emakumeek bete ohi duten eginkizuna aztertzen du, emakumeek herriarekin, gizartearekin eta familiarekin duten harremana.
Zinema zikloa otsailaren 5ean, igandea, bukatuko da Nos lieux interdits pelikularen proiekzioarekin. Leïla Kilani zuzendari marokoarrak hiru urtez jarraitzen die lau familiari egiaren bila, “berunezko” urteetako Estatuaren indarkeria ikertzeko 2004an Marokoko erregeak Zuzentasun eta Baketze Batzordea abiarazi ondoren.
Hitzaldia eta performancea
Bestalde, eta urtarrilaren 27an, ostirala, 20:00etan izango den Regina José Galindoren Oilo ipurdia erakusketaren inaugurazioa dela eta, artista guatemalarrak performance bat egingo du. Inaugurazioak dirauen artean artista hil-hozkailu baten barruan egongo da, eta ikusleek noiznahi zabaldu ahal izango dute atea, hotzaren eraginez haren azalaren itxura nola aldatzen den ikusteko. Ekintza hau filmatu egingo da eta argitaratu ondoren erakusketa osatuko duen beste pieza bat izango da.
Gainera, eta Oilo ipurdia erakusketarekin zerikusia duten jarduerekin jarraituz, urtarrilaren 28an, larunbata, 12:30ean Regina José Galindok eta Blanca de la Torre, erakusketaren komisarioa, erakusketaren inguruko alderdi batzuei eta besteei buruz arituko dira.
Volver al listado