La Tristura konpainiak Materia prima ikuskizuna aurkeztuko du ARTIUMen
urtarrila 10, 2012
Lan ondareari, hezkuntzari eta etorkizunari buruzko ikerketa baten emaitza eszenikoa da
Eszena garaikidea. La tristura
Materia prima
Urtarrilaren 13an, ostirala, 19:30ean. Ekialde-Goikoa aretoan
UPV/EHU-ko kredituak
Sarrera: 6 €. Kide elkartuak 3 €. Zentro-Museoko txartel leihatilan aurretik salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean
Argibide gehiago Konpainiaren web gunea Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Materia prima La tristura konpainiaren lana aurkeztuko du urtarrilaren 13an 19:30ean Ekialde-Goikoa aretoan. Ikuskizunak haurtzaroaz eta 2001. urtean jaiotako bi mutilen eta bi nesken ametsetaz hitz egiten du. Actos de Juventud, bere aurreko lanaren bilakaera da. Lan eszeniko honekin konpainiak Injuve saria jaso zuen eta gizatasunaren eta bereziki, gaztetasunaren inguruan gogoeta egiten zuen. Sarrerak sei euro balioko ditu, eta kide elkartuek hiru euro ordainduko dituzte. Aurretik txartel-leihatilan egongo dira salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean egin ahal izango dira
Materia prima La tristura konpainiaren azken proposamena da. Ikuskizunak, Actos de Juventud Escena Contemporánea 2010-n aurkeztu zen lana eta beren sortzaileek antzezten zuten –25 urteko lau gazte– muntaketan oinarritzen da. Oraingoan protagonistak 2001. urtetik aurrera jaiotako lau haur izango dira. Ginebra Ferreirak, Gonzalo Herrerok, Sino Ourok eta Candela Reciok belaunaldien arteko eta autobiografia gisa funtzionatzen duen lana antzeztuko dute.
Arte eszenikoen ikerketan bere bidea jarraituz, La tristura-k Actos de Juventud lanaren elkarrizketak eta eszenak 10 urteko lau haurren gaitasunetara egokitu ditu. Bertsio berriak 80ko hamarkadan jaiotako belaunaldiaz hitz egiten du, batzen, existitzen eta hazten saiatzen den belaunaldia. Haurrek antzeztutako helduentzako obra da eta azken hauek hitzemandakoaz eta bete ez zutenaz – haurrek egingo duten moduan – hitz egiten du.
Itsaso Arana, Pablo Fidalgo, Violeta Gil eta Celso Giménez 2004. urtean hasi ziren lanean Madrilen eta bertan La tristura sortu zuten. Antzerkiaren munduan heziak, hizkuntza eszeniko berriei heldu die berezko munduak sortuz eta hitzaren erabilera zaindua landuz. 2006. urtean La velocidad del padre, la velocidad de la madre, antzerki lana estreinatu zuten eta estatu osoan aurkeztu zuten. Bigarren lanak, Años 90. Nacimos para ser estrellas, Proposamen Eszenikoak Injuve 2008 saria jaso zuen eta bi urte geroago konpainiak Actos de Juventud estreinatu zuen, zeinarekin Lleidako L´Escorxador sarian finalista izan baitzen
Kide guztiek antzerki lanaren alderdi guztietan, erabakietan eta bizimodu batekiko konpromiso aktiboan erabateko inplikazioa izan behar dutela uste du La Tristura konpainiak, eta hitzen eta keinuen bitartez gauzak aldatu daitezkeela pentsatzen duelako egiten du antzerkia. Materia prima bere azken lana da, oinordetzari, heziketari eta etorkizunari buruzko ikerketa luzearen ondorio, Trilogía de la Educación Sentimental deritzon lanari amaiera emango diona.
Eszena garaikideak otsailaren 10ean, 11n eta 25ean jarraituko du ARTIUMen. Otsailaren 10ean, ostirala, Olatz de Andresek Privola dantza lana aurkeztuko du, eta otsailaren 11n eta 25ean, larunbata, Bulego z/b-k Egonaldiak. ARTIUM Bildumaren inguruko lehengotze jarduerak erakusketaren barruan dagoen Una, dos, tres, cuatro paredes antzerki lana aurkeztuko du.
Volver al listado