Berriak

Berriak

   Minimize

Eguberriak lantegiekin eta erakusketekin iritsiko dira ARTIUMera

abendua 22, 2011

Papermania lantegietan museoko artelanak ezagutzeaz gainera sormena landuko da papera adierazpide gisa erabiliz
 

Berezia. Eguberrietako Lantegiak. Papermania
Abenduaren 27tik, asteartea, 30era, ostirala (4 egun)
11:00etatik 13:00etara
Sarrera: 2€ (kide elkartuak, €1)
Toki mugatua. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20
Argibide gehiago    Prentsa oharra (pdf)

ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, eguberrietako lantegiak antolatu ditu abenduaren 27tik 30era arte 11:00etatik 13:00etara. Papermania lantegietan haurrek museoko artelanak ezagutzeaz gainera beren sormena landuko dute papera adierazpide gisa erabiliz. Gainera, bisitariek Esther Ferrer. Lau mugimendutan erakusketaren azken egunez eta Praxis programarako Juanli Carrion-ek egindako Munduaren hondamen amaigabea eraikiz  proposamenaz gozatu ahalko dute. Lantegi bakoitzak 2 euro balioko ditu eta kide elkartuak euro bat ordainduko dute. Erreserbak 945 20 90 20 telefonoan egin daitezke.

ARTIUMeko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak eguberrietarako 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako lantegiak antolatu ditu . Bertan, museoko artelanak ezagutzeaz gainera beren sormena landuko dute papera adierazpide gisa erabiliz. Munduko kultura ezberdinek papera adierazpen artistiko moduan eta eskulanetan erabiltzen dute. Mexikotik Japonera, papera era bateko eta besteko aukerak adierazteko erabiltzen da eta bere erabilera helburu artistikoak izan ditzake.

Aukera horiek esploratu nahian, lantegiek kultura ezberdinetan helburu artistikoetarako, jaiegunetarako eta apaintzeko papera nola landu eta lantzen den erakutsiko dute. Dokumentazioa egongo da eta material honek dituen aukera guztiak esploratzeko paper anitz egongo dira. Gainera, Papermania papera birziklatuz artea egiteko era ezberdinak erakutsiko ditu. Lantegiak abenduaren 27tik, asteartea, 30era, ostirala, izango dira 11:00etatik 13:00etara, eta bakoitzak 2 euro balioko ditu eta kide elkartuentzat euro bat.

Erakusketak

Esther Ferrer. Lau mugimendutan erakusketa 2012. urteko urtarrilaren 7an bukatuko da. Urte asko sortze lan egitetsuan murgildurik lan sail kopuru handia garatu ondoren eta ia mundu osoan zehar performance egin ondoren, nazioarte mailan performatzaile garrantzitsuenetakoen artean kokatu ondoren, Esther Ferrer-en lana (Donostia, 1937) Espainian ezagutzen hasi da. Erakusketa honek ez du antologia izan nahi eta “lau alditako” ekintza gisa eratu da, lau kontzepturen gainean oinarrituz: denbora, amaigabea, errepikatzea eta presentzia. Kontzeptu horietako bakoitza Esther Ferrer-en hiru eratako lanetik abiaturik aztertzen da.

Jenny Marketou greziar jatorrizko artistaren Paperophanies ondoren, PRAXIS programak Juanli Carrion-en Munduaren hondamen amaigabea eraikiz proiektuarekin jarraituko du. Manhattanen eta Vitoria-Gasteizen artean garatuko den proiektu honen abiapuntua Google bilatzaileak –Interneten erabiliena– «ruina», «ruin» eta «hondamen» hitzetarako ematen dituen irudiak dira. Proiektuak munduaren hondamen posibleetako bat gauzatuko du, baina, gainera, informazioa antolatzeko sistema birtualek gizarte eremu garaikidea konkistatu izanaren ondorioz gure talde oroimena nola aldatzen ari den aztertuko du.

Bestalde, Argia barrura erakusketak Carmelo Ortiz de Elgearen (Aretxabaleta, Araba, 1944) eta Jose Luis Zumetaren (Usurbil, 1939), azken lanen sorta hautatua erakusten du ARTIUMen Hegoa aretoan. Bien arteko elkarrizketaren bidez, Euskal Eskolaren garaian garatutako margolaritzarekiko konpromisoa nabarmenduko da (Elgea Orain taldearen kide izan zen, eta Zumeta, berriz, Gaur taldearena). Formatu handiko 40 margolanen bidez, ibilbide luzeko bi artista berreskuratuko dira, gogotsuak, energiaz beteak eta, teknologia berrien aro honetan, sortzeko modu txit adierazkor, intuitibo, arin eta formalari eta intelektualki askeari leial izaten jarraitzen dutenak.

Egonaldiak. ARTIUM Bidumaren inguruko lehengoratze jarduerak  proiektuaren xedea bilduma bat egiteko estrategiak aztertzea da, eta hark sortzen duen ezagutza nola eraikitzen eta erakusten den. Artelana bilduma batean sartzen den momentuan, Museo erakundearen esparru sinbolikoaren parte bihurtzen da, haren eginkizuna gogoeta bidea antolatzea eta gizarteari eta etorkizunerako gorde behar den ondareari buruzko ezagutza finkatzea baita. Nola berreskuratu artelanen ahalmen politikoa eta berpiztu beren izaera apurtzailea ezagutzaren esparru ofizial horren zaintze arauen pean geratzen direnean?

Araba: artearen agertoki garaikidea liburu erakusketa berriaren gaia Araba inspirazio iturri izan duten artista plastiko, idazle, musikagile eta zinemagileen lana da. Erakusketa honetan monografia, erreferentzia liburu, erakusketen katalogo, musika, pelikulak eta ikus-entzunezko beste material mota batzuk daude ikus-entzulearen esku. Gainera, ARTIUMek erakusketa pedagogiko bat proposatzen du: Katastrofeak. Erakusketa honek katastrofe kontzeptua aztertu nahi du gizarte garaikidean, Mikel Eskauriazak, Kchok, Luis Cruz Azacetak eta Oteizak ARTIUM Bilduman dituzten lan batzuk oinarri hartuz.
 

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |