Berriak

Berriak

   Minimize

Regina José Galindo, Aballí, Plágaro eta Guernica-ren inguruko «saio anizkun» zabala izango dira ARTIUMen 2012ko lehen seihilabeteko erakusketa nagusiak

abendua 21, 2011

Bere hamargarren urteurrenean, Arabako zentro-museoak ARTIUM Bildumaren hiru erakusketa izango ditu aldi berean ikusgai udazkenetik aurrera
 

Prentsa oharra (pdf)

Arabako ARTIUM Fundazioaren Patronatuaren osoko bilkurakARTIUM, Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren 2012. urterako aurrekontua onartu du gaur goizeko bileran. Gasteiztar zentro-museoak ehuneko hamar eta erdiko murrizketa izango du bere urteko kontuetan orain amaitzen den urtearekin alderatuz. Erakundeetatik ez datozen Fundazioaren diru-sarrera ehuneko 28koa izango da, 2011n baino puntu bat gehiago. Fundazioaren Patronatuaren osoko bilkurak onartu duen dokumentuak datorren urtean Zentro-Museoan egingo diren erakusketen programazioa jasotzen du. Programazio horretan nabarmentzekoa da Pablo Picassoren Guernica-ren sortze prozesuari buruzko erakusketa, ikono gisa bizirik baitirau eta munduaren zati handi baten oroimenean jarraitzeko ahalmena baitu. Regina José Galindo guatemalarrak, Iganasi Aballí kataluniarrak eta Alfredo Álvarez Plágaro arabarrak osatzen duten lehen seihileko programa. Bigarrenean, berriz, ARTIUMeko erakusketa areto guztiak Bildumako artelanez beterik egongo dira, hamargarren urteurrena betetzen dela aitzakia harturik.

Patronatuak lau milioi eta erdi inguruko aurrekontua onartu du Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoarentzat 2012. urterako, hots, 2011rako baino ehuneko hamar gutxiago. Sarreren %53 Arabako Foru Aldundiaren aldetik dator, %12 Eusko Jaurlaritzatik, %4 Vitoria-Gasteizko Udaletik eta %3 Kultura Ministeriotik. Gainerakoa, sarreren % 28, 1.265.000 € inguru, babesle pribatuei eta museoaren baliabideei zor zaio. Horren ildotik, Patronatuak bereziki eskertu du 60 babesle pribatuek egin duten ahalegina Zentro-Museoaren jarduerak iraun dezaten.

Aurrekontuak izan duen murrizketa gorabehera, ARTIUMek erakusketen programazio bikain bati eutsiko dio 2012. urtean: lehen mailako zazpi erakusketa eta Praxis programako lau proiektu egiteaz gainera, familientzako programei eta hezkuntza programei eta ondare artistiko eta bilbiografikoaren ikerketarekin eta zaintzearekin lotutako proiektuei eutsi egingo zaie. Jarduera programari dagokionez, Zentro-Museoak sortzaileen eta gizartearen arteko bitarteko izaten jarraitu nahi du, hau da, kultura garaikidearen adierazpen guztien lekuko. Zentzu horretan, jarduera batzuen maiztasuna gutxitu behar baldin bada ere, ARTIUMek hitzaldi, ikastaro, zinema, eszena garaikide eta musika programak mantendu egingo ditu eta dagoeneko 2011. urtean abiarazitako beste gune batzuekiko lankidetzak areagotu egingo dira.

2012ko erakusketak

Erakusketa-programari dagokionez, ARTIUMek Regina José Galindo guatemalarraren erakusketa batekin ekingo dio 2012. urteari. Artista hau performancearen esparruan sortzaile garrantzitsuenetakotzat jotzen da, Veneziako 2005eko Biennalean Urrezko Lehoia jaso zuenetik, bereziki. Hau izango da espainiar museo batean egingo duen bere lehen bakarkako erakusketa.

Martxoan Guernica-ren inguruko erakusketa handi bat inauguratuko da, Picassoren lanaren inguruko «saio anizkuna» izan nahi duena. Alde batetik, Jose Ramon Amondarainek zortzi oihal handi margotuko ditu, Guernica-ren sortze-prozesuan, Dora Maar-ek dokumentatutakoaren arabera, pauso nabarmenak izan zirenak berreginez. Prozesu berberaren barruan, eta Amondarainen lanaren aldamenean, beste lau artistak – Cristina Lucas, Pepo Salazar, Daniel García Andújar y Pilar Albarracín– gai honen inguruko ikuspegi gaurkotu eta berria eskainiko dute.

Ignasi Aballí katalanaren bakarkako erakusketa maiatzean inauguratuko da eta dagoeneko ezagutzen diren lanak eta ARTIUMeko erakusketarako berariaz egindakoak bilduko ditu. Nazio mailako artista ezagunenetakoa den honek aretoaren arkitektura eraldatu egingo du gainera erakusketarako. Maiatzean zabalduko da Alfredo Álvarez Plágaro arabarraren erakusketa ere, bere lanaren hildoa hiperboleraino eramanez: Bere Cuadros iguales direlakoen hainbat serie aurkeztuko ditu, eta haien zaugarria, serie bakoitzerako margotutako aleen ugaritasuna izango da.

Azkenik, ARTIUMen hamargarren urteurrena ospatzeko, udazkenean Zentro-Museoak bere erakusketa areto guztiak, 3.500 metro karratu baino gehiago, Bildumari eskainiko dizkio. Hiru erakusketa izango dira, desberdinak eta beregainak, baina izenburu baten pean bilduak: Haritik tiraka. Helburu bera izango dute, orobat: Museoko ikusleen aurrean Bildumako lanei balioa ematea, ondarearen aberastasuna erakustea eta egin daitezkeen irakurketa ugarien berri ematea. komisarioak Daniel Castillejo, Enrique Martínez Goikoetxea eta Blanca de la Torre izango dira.

Bestalde, eta Zentro-Museoa zabaldu zenetik hamar urte igaro direla eta, ARTIUM ekintza sorta bat prestatzen ari da herritarrak urteurren horretaz jabe daitezen. Era berean, zenbait aukera hausnartzen ari da Vitoria-Gasteiz hiriburu berde izango den urte honetan horren inguruan zerbait egiteko.

Gastuaren efizientzia lortzeko politikari dagokionez, aurreko ekitaldietan abiarazitako aurrezte programak mantendu eta sakonduko dira 2012. urtean ARTIUMen eta horrela, besteak beste, argi indarraren kontsumoa %37 murriztuko da. Bestalde, ARTIUM Fundazioaren helburuetako bat kalitatean oinarritutako kudeaketa eredu bat ezartzeko proiektuak etapak eginez jarraitzea izango da, 2012an erakunde aurreratuenen pareko bikaintasun maila lortzeko. Fundazioak badu dagoeneko Euskalitek emandako kalitatearekiko konpromiso sinestamendu bat, eta bere kudeaketa sistemak hobetzeko xedea du, barne prozesuak eta herritarrei ematen zaizkien zerbitzuak optimizatuz joateko.

 

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |