Mingbeast eta Sedated by a Brick britainiar konpainiek ARTIUMeko “Afterscratxe #1” programan parte hartuko dute
abendua 14, 2011
Programa berriak Factoría de fuegos-ek antolatutako “Noches Scratxe Gauak” ekimenean parte hartu duten proposamenak aurkezten ditu
Eszena garaikidea. Afterscratxe #1
Mingbeast: Love…eight acts of brutality (Erresuma Batua)
Sedated by a Brick: If Destroyed Still True (Erresuma Batua)
Abenduaren 17an, larunbata, 19:30ean. Ekialde-Goikoa aretoan
Antolatzaileak: ARTIUM eta Factoría de fuegos
UPV/EHU-ko kredituak
Sarrera: 6 €. Kide elkartuak eta ikasleak 3 €. Zentro-Museoko txartel leihatilan aurretik salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean
Argibide gehiago Mingbeast-en bloga Sedated by a Brick-en bloga Factoría de fuegos Prentsa oharra(pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Mingbeast eta Sedated by a Brick konpainien Love…. Eight acts of brutality eta If destroyed still lanak aurkeztuko du hurrenez hurren, abenduaren 17an 19:30ean Ekialde-Goikoa aretoan. Bi performanceak Noches SCRATXE Gauak ekimenean parte hartu dute, Factoría de fuegos-en proposamena eta artistei garapenean dituzten ideiak erakusteko eta frogatzeko gunea eskaintzen diena. Honako hau ARTIUMek ekimenarekin bat egiten duen lehenengo aldia da eta bertan bukatutako lanak aurkeztuko dira. Sarrerak sei euro balioko ditu, eta kide elkartuek eta ikasleek hiru euro ordainduko dituzte. Aurretik txartel-leihatilan egongo dira salgai eta erreserbak www.atrapalo.com web gunean egin ahal izango dira.
Love… eight acts of brutality Mingbeast konpainiak aurkeztuko duen lan eszenikoa da. Testuarekin, irudiekin eta Federico García Lorca-ren El Público-ren eta William Shakespeare-ren Romeo eta Julieta-ren pertsonaiekin batera, kultura herrikoia eta antzerkigileen biografia nahasten dituen ikuskizuna da. Horrela, “maitasunezko istorio” baten paradigmak umorez desegiten ditu.
Julieta pazientzia galtzen ari dela sentitzen hasiko da. Norbait etortzea itxaroten ari da, bere hilobian berriro sartzeko. Bertan, behin eta berriro “Garai Guztietako Maitasunezko Istoriorik Handiena” birsortzera derrigortua sentitzen da, denborarekin eta errepikapenarekin higatua dagoen tragedia bat. Fikzioari aurre eginez, beste zerbait bilatzera aterako da, irudikapena baino haratago dagoen zerbait.
Bestalde, Sedated by a Brick performance konpainiak If destroyed still bi urte hausnarpen prozesuan egon ondoren sortutako bere lehenengo lana aurkeztuko du. Eszenatokian bizitzarik gabeko bi gorpu berpizteko ahaleginetan irudi isil bat agertzen da; biriketarantz arnasa iristea behartzen, arropak janzten eta eranzten, te kikarak ezpainetan estutzen. Beren gorputzak berpizten diren bitartean, errealitatearekin dagoen lotura irudi isilarekin eta bere munduarekin eragina izaten hasiko da. Dena irudizkoa da, edo gogoangarriak izateko gertaera itogarri bat da?
Factoría de Fuegos erakunde artistikoak ARTIUMekin elkarlanean aritu da AFTERSCRATXE lehenengo programan. Bertan, Noches SCRATXE Gauak ekimenean parte hartutako eta urtean zehar amaitutako piezak aurkeztuko dira. Programa 2009. urtean hasi zen tokiko artistei, nazionalei eta nazioartekoei garapenean dituzten ideiak erakusteko eta frogatzeko gunea eskaintzen. Gainera, ikuslegoari ideiak modu gordinean eta arriskutsuan ikusteko aukera eman ez ezik, sortze prozesuan parte hartzeko aukera ere ematen dio.
Munduko beste talde eszenikoekin batera, Mingbeast eta Sedated by a Brick konpainiek Noches SCRATXE Gauak ekimenean garapenean dauden beren piezak aurkeztu dituzte. Abenduaren 17an, larunbata, 19:30ean Ekialde-Goikoa aretoan lehenengo aldiz urtean zehar amaitutako lanak ikusiko dira ARTIUMen.
Volver al listado