Luis García Montero idazleak Benjamín Palencia-ren Bodegón con guitarra margolana aukeratu du Arterako Hitzak programarako
abendua 09, 2011
Margolana ARTIUM Bilduman dago eta kubismo paristarraren ikuspegi pertsonala da
Arterako hitzak
Luis García Montero Benjamín Palencia aukeratu du: Bodegón con guitarra, 1918 (ARTIUM Bilduma)
Abenduaren 14an, asteazkena. 19:30ean. Emanaldi aretoan
Doako jarduera. UPV/EHU-ko kredituak
Argibide gehiago Liburutegiko katalogoa Luis García Montero-ren web gunea Prentsa Oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Arterako hitzak programarekin jarraituko du Luis García Montero idazle eta literatura kritikoarekin abenduaren 14an, asteazkena, 19:30ean Emanaldi aretoan. Montero-k Benjamín Palencia-ren Bodegón con guitarra aukeratu du, 1918ko data daraman margolana eta Zentro-Museoaren Bilduman dagoena. Monteroz gainera,euskaraz eta gaztelaniaz idazten duten hainbat idazlek parte hartu du programan, esate baterako, Rosa Regàs-ek, Ray Loriga-k eta Julio Llamazares-ek, besteak beste. Guztiek ARTIUM Bildumako lan bat aukeratu dute eta bakoitzak bere erara istorio bat kontatu du.
Luis García Montero (granada, 1958) poeta, saiakeragilea, literatura kritikoa eta literatura espainiarrean katedraduna da eta ARTIUM Bildumako Benjamin Palencia margolariaren Bodegón con guitarra lana aukeratu du Arterako hitzak programarako. Blas de Otero idazlea ezagutu eta gero, 1979. urtean Garcia Montero-k, Federico García Lorca, bere lehen poema liburua kaleratu zuen eta lan horrekin Granadako Unibertsitateko Poesia Saria irabazi zuen. Harrezkero, urtero liburu bat argitaratu du.
1981. urtean Literatura Espainiarra ikasgaiaren irakasle elkartu moduan aritu zen Granadako Unibertsitatean eta 1986. urtean Filosofia eta Letretan doktoregoa lortu zuen La norma y los estilos en la poesía de Rafael Alberti lanarekin. Urte bat geroago, Diario cómplice, kontakizuna eta poesia nahasten dituen liburua, eta Poesía, cuartel de invierno, literatura garaikidearen inguruko saiaketa kaleratu zituen. 1994. urtean Habitaciones separadas argitaratu zuen. Azken honekin Loewe Fundazioaren Saria eta 1995. urteko Poesia Sari Nazionala jaso zituen.
2011. urtean bi lan argitaratu ditu: Un invierno propio, poesiaz osatutako bere azken lana, eta Ropa de calle, 1980tik 2008ra egindako poesia antologia. Luis Garcia Montero-k sari ugari jaso ditu eta gaur egun RNE-ko En días como hoy idazle tertulian parte hartzen du. Gainera, El País eta Público egunkarietan artikuluak idatzi ditu, eta Jesús García Dánchez-ekin batera Casa de América-ren La estafeta del viento poesía aldizkaria zuzendu du.
Luis García Montero-k Benjamín Palencia-ren Bodegón con guitarra margolana aukeratu du Arterako hitzak programan parte hartzeko. Lan hau “arte berrira” biraketa eman aurreko azken garaikoa da eta lan honekin espainiar artearen abangoardiako berritzearen adierazgarri nagusietako bat izatea lortu zuen. Bodegón con guitarra lanaren gauzatzea Daniel Vazquez Diaz margolariaren itzulera dela eta gertatu zen, nork kubismoak eragindako sugestio sakona gauzatzen hasi zen. Lan honetan kubismoaren estetikak sortutako eragina bere dimentsio gorenean agertzen da eta kubismo paristarraren ikuspegi pertsonala nabarmentzen da.
Arterako hitzak programa literatura eta artea uztartzen saiatzen da euskarazko eta gaztelaniazko idazleen bitartez. Unai Elorriaga, Angel Erro, Lucia Etxebarria, Ángeles Caso edo Kirmen Uribe idazleek adibidez, ARTIUM Bildumako lan bat aukeratu dute eta bakoitzak bere istorioa kontatu du. Azkenak, Ray Loriga, Bill Viola-ren Hall of whispers, xuxurlen soinuekin egindako bideo-instalazio bat aukeratu zuen.
Volver al listado