Eugeni Bonetek eGolem ikus-entzunezko lana aurkeztuko du ARTIUMen
abendua 07, 2011
Aurkezten den bakoitzean hazten eta aldatzen den lana da
Proiekzioa. Eugeni Boneten eGolem-en (2007-2011) aurkezpena
Abenduaren 13an, asteartea. Emanaldi aretoan. 19:30ean.
Doako jarduera
Argibide gehiago eGolem eGolem-en pasarte bat Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, eGolem Eugeni Bonet-en proiekzioa aurkeztuko du, aurkezten den bakoitzean hazten eta aldatzen den work in progress bat, eta ikusizko literatura eta palinpsesto erakoa (testu baten gainean idazten den testua) egiteko ahalegin bat. Proiektua Golem-aren elezahar judutarrean oinarritzen da eta Cristina Casanova-k eta Pelayo Fernández Arrizabalagak idatzi diote musika. Aurkezpena abenduaren 13an, asteartea, izango da 19:30ean Emanaldi aretoan. Sarrera doakoa izango da.
Eugeni Bonet (Bartzelona, 1954) komisarioa, idazlea, sortzailea eta zineman, bideoan edota bitarteko digitalen arloetan 1973. urtean hasita lan egiten duen artista da. Lau urtez Bartzelonako Unibertsitateko zinema esperimentalaren historia eta teoriaren ikasgaia irakatsi zituen –Espainiar estatuan zegoen bakarra–, eta egun Bartzelonako Museo d´Art Contemporani-rekin ari da elkarlanean Ramon Llul Unibertsitatean bideo-artearen inguruko kurtso bat zuzenduz. 70ko hamarkadan zinemaren eta bideoaren inguruko lan esperimentalak egin zituen eta gero, arte garaikidearen inguruko era bateko eta besteko ikus-entzunezko lanak idatzi eta zuzendu ditu.
Bere lan nagusien artean honako hauek daude: 133, Eugènia Balcells-ekin batera egindakoa eta ARTIUMen Alderdi Subjetiboa zinema zikloan ikusi zena; El cine calculado, programa ibiltari bat; Duchamp, retard en vídeo, Marcel Duchamp-en bizitzaren eta lanaren inguruko film luzea; edo Tira tu reloj al agua, José Val de Omar-en hots irarketekin egindako ikus-entzunezko ekoizpena.
Bere azken lana, eGolem (2007-2011) ahal duenean eta ahal duen moduan aurrera egiten duen work in progress bat da, aurkezten den bakoitzean hazten eta aldatzen dena. Golem-aren elezahar judutarrean oinarrituriko bi sorkuntza artistiko dira abiapuntua: Gustav Meyricnk-en Der Golem eleberria, eta Paul Wegener-en eta Darl Boese-ren Der Golem, wie er in die Welt kam, nobelan oinarritutako pelikula. Mitologia judutarrean, golem bat lokatzez egindako izaki bizigabe bat da.
Gainera, antzinako Sefarad-en –hebreeraz Espainia– aztarnen irudiak nahasten ditu, alegiazko geografia artifizial batekin konbinatuz eta Cristina Casanova-k eta Pelayo Fernandez Arrizabalagak sortutako musikarekin. Eugeni Bonet-en ikus-entzunezko lana ikusizko literatura eta palimpsestika (testu baten gainean idazten den beste testu bat) egiteko ahalegin bat da.
2007. urtean proiektua hasi zenetik, Eugeni Bonet-ek jaialdi eta arte gune askotan aurkeztu du eGolem: XXVII Nazioarteko Poesia Jaialdian, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdian, Antoni Tàpies Fundazioan edota Bartzelonako Centro de Cultura Contemporánea-n. Eugeni Bonet ARTIUMen egongo da bere proiekzioa aurkezteko abenduaren 13an, asteartea 19:30ean, Emanaldi aretoan.
.
Volver al listado