Bizi ezazu ARTIUM esperientzia bat, abenduko zubirako Zentro-Museoaren programa berezia
abendua 02, 2011
Bisitariek gida bat izango dute bisitaldirako eta artearen beharrari buruzko mezudun «xaflak» eginez bukatuko dute, guztia Zuk nahi duzuna tarifarekin
Abenduko zubian bizi ezazu ARTIUM esperientzia bat
Abenduaren 3tik 11ra, larunbatetik igandera
Bisitaldirako gida orokorra, familiarteko jolasak, bisitaldi gidatuak
Artearen beharrari buruzko «xaflak» (pinak)
«Zuk nahi duzuna» tarifa: zure esku dago ordaintzen duzun eta zenbat. 11.00etatik 21.00etara etenik gabe
Argibide gehiago Prentsa oharra (pdf)
Bizi ezazu ARTIUM esperientzia bat izenburupean, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak erakusketen bisitaldi aktiboak antolatu ditu – Esther Ferrer-en, Carmelo Ortiz de Elgea eta José Luis Zumetaren eta Bildumaren erakusketak ikusteko– eta amaitzeko artearen beharraren inguruko gogoeta bat eta mezu bat daramatzan «xafla» edo «pin» bat eginez amaitu ahal izango da bisitaldia. Gainera, familiarekin datozenek aztarna joko batean parte hartzeko aukera izango dute eta doako bisitaldi gidatuen zerbitzu bat ere egongo da. Museoa zabalik egongo da zubiko egun guztietan, goizeko hamaiketatik gaueko bederatzietara etenik gabe, eta proposamenean parte hartuko duten bisitariek Zuk nahi duzuna tarifaz gaudituko dute, zeinen arabera erabiltzaileak erabakitzen duen ordaindu ala ez eta zenbat.
Datorren abenduaren zubiko bisitariei zentro-museoko erakusketen bisitaldian esperientzia berri bat bizitzeko proposamena egiten die ARTIUMek. Bisitaldi-gida labur batek ARTIUMeko egonaldian mugarri nagusiak zeintzuk diren gogorarazten die erabiltzaileei, Esther Ferrer-en Lau mugimendutan erakusketarekin hasita. Horrela, esate baterako Artearen laukian izeneko instalazioan argazki bat egiteko proposamena egiten zaio bisitariari, edota Hilezkorren horma-n hilezkorra zergatik izan nahi duen edo ez duen idatzirik uzteko eskatzen zaio. Horra sartzeko ur lainoztatuzko hodei baten erditik igaro beharko du. Ferrer-en zenbaki lehenekiko obsesioa dakar gogora gidak, eta lenen espainiar performer-tzat jotzen den honen bideoak ikustea gomendatzen du.
Gero Argia barrura erakusketako margolan erraldoiak ikustea gomendatzen du, zeinen egileak lehen mailako bi euskal artista baitira: Carmelo Ortiz de Elgea eta José Luis Zumeta. Hor, gainera, beren lantegietako zuzeneko irudiak ikus daitezke bideo banatan. Erakusketekin amaitzeko, Egonaldiak izenekoan –Zentro-Museoan bertako Bildumari ez-ohiko begirada bat botatzen diona– ikusgai dauden instalazioak ikustea gomendatzen da, bereziki ARTIUM Bilduma osoa ikusteko aukera ematen duena, bere gisara bada ere.
Artearen beharra
Erakusketa aretoen ibilbidea amaitzean, artea pertsonen eta gizarteen garapenerako beharrezko kultur ondasuna ote den ideiaren inguruan gogoeta egiteko gonbidapena egingo zaio bisitariari. Gogoeta horiek Ekialde-Goikoa aretoan idatzi eta erakutsiko dira. Hor, gainera, bisitari bakoitzak bere «xafla» edo pina egin ahal izango du bere ustez artearen beharraren kontzeptua hobekien laburbiltzen duen mezuarekin diseinatua.
Haur eta guzti etorriko diren familiek gida-orri bat izango dute eskura handiek eta txikiek ibilbide bera egin eta ahalik eta gehien goza dezaten. Era berean, eta interesatuenentzat, zubiko egun guztietan, astelehenean eta ostiralean izan ezik, doako bisitaldi gidatuak egongo dira 12:00etan eta 18:30ean. Jarduera hauetan parte hartuko duten guztiak tarifarekin sartuko dira Zentro-Museora: erabiltzailearen esku egongo da ordaindu ala ez, eta zenbat.
Volver al listado