Berriak

Berriak

   Minimize

MoMA-ko liburutegiaren eta Frick Art Reference Library-ren arduradunek euren esperientziei buruz hitz egingo dute

azaroa 29, 2011

Museoetako Liburutegien I. Jardunaldietan parte hartu eta gero, ARTIUMekoa izango da Estatu osoan emango den hitzaldi bakarra
 

Liburutegiko hitzaldia
Arte liburutegien erronkak eta erabiltzaile berriak: MoMAren eta Frick Art Reference Library-ren esperientzia
Abenduaren 2an, ostirala, 11:00ean
Deborah Kempe. Frick Art Reference Library
Milan R. Hughston. MoMA. The Museum of Modern Art
Doako jarduera
Antolatzaileak: ARTIUM eta Estatu Batuetako Enbaxada
EHU-ko Kredituak    Argibide gehiago    Prentsa oharra (pdf)

ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoaren Liburutegi eta Dokumentazio sailak MoMAren eta Frick Art Reference Library-ren esperientzien inguruko hitzaldi bat eskainiko du abenduaren 2an, ostirala, 11:00ean Emanaldi aretoan. Deborah Kempe-k eta Milan R. Hughston-ek beren liburutegien erronkei eta erabiltzaile berriei buruz hitz egingo dute Museoetako Liburutegien I. Jardunaldietan parte hartu eta gero. Bertan, Elena Roserasek, ARTIUMeko Liburutegi eta Dokumentazio Zentroaren arduradunak ere parte hartuko du. Honako hau Estatuan emango den hitzaldi bakarra izango da eta sarrera doakoa da.

Arte liburutegien erronkak eta erabiltzaile berriak: MoMAren eta Frock Art Reference Library-ren esperientzia hitzaldian liburutegien eredu berriek duten protagonismoa eta bi arte-liburutegi handien ikuspegitik –MoMA eta Frick Art Reference Library– haien erronka berriak zeintzuk diren izango ditu hizpide.

Deborah Kempe Frick Art Reference Library-ren arduraduna da. Liburutegia 1920. urtean sortu zen eta bertan margolariei, eskultoreei eta, oro har, era bateko eta besteko artistei buruzko liburuak, katalogoak eta argazkiak biltzen dira. Nazioartean enkanteei eta erakusketei buruzko katalogoengatik ezaguna da, eta baita arteari buruz ikertzeko eta informazioa bilatzeko duen aberastasunagatik ere.

Milan R. Hughston MoMA Arte Garaikideko New York-eko Museoaren Liburutegiaren eta Dokumentazio sailaren arduraduna da. MoMA-ren liburutegian 1880. urtetik gaur egun arte arte garaikideko historia dokumentatzen duten milioi bat liburu, artikulu edo bilduma berezi inguru daude. Gainera, liburutegiaren katalogoa kontsultatzeko datu base handia dauka.

Bestalde, Elena Roseras ARTIUMeko Liburutegiaren eta Dokumentazio sailaren arduradunak Madrilen azaroaren 28tik 30era egiten ari diren Museoetako Liburutegien I. Jardunaldietan dagoa. Elena Roserasek Zentro-Museoaren esperientziaz eta ARTIUMeko liburutegiak arte garaikidea hobeto ezagutzeko eta ulertzeko egiten ari den eduki digitalei eta zerbitzu birtualei buruz hitz egin du.

Elena Roserasekin batera, MACBA-ko Ikasketa eta Dokumentazio Zentroko arduraduna, Mela Dávila; Reina Sofia Museoko Dokumentazio eta Liburutegiaren zuzendaria, Bárbara Muñoz; eta Prado Museo Nazionaleko Liburutegi, Artxibategi eta Dokumentazio sailaren arduraduna, Javier Docampo, egon dira, besteak beste. Museoetako Liburutegien I. Jardunaldietan parte hartu eta gero, ARTIUMekoa izango da Deborah Kempe-k eta Milan R. Hughston-ek Estatu osoan emango duten hitzaldi bakarra.
 

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |