ARTIUMek hainbat performance aurkeztuko ditu 8 aldaera, 32 mugimendu-an
azaroa 22, 2011
Esther Ferrer artistaren 8 proposamen abiapuntu harturik, zenbait parte hartzailek beren performance-lanak aurkeztuko dituzte
Hitzorduak performancearekin. 8 mugimendu, 32 aldaera
Azaroaren 26an, larunbata. Nire bizia kontatuko dizuet
Azaroaren 27an, igandea. Gurutze bidea (18:00etatik 18:30etara)
Abenduaren 4an, igandea. Espazio bat, zeharkatzeko da // Astiari astia ematea
Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara
Sarrera doan
Argibide gehiago Prensa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, azaroaren 26tik abenduaren 4ra bitartean 18:00etatik 20:00etara Esther Ferrer-en proposamenak abiapuntu harturik 5 perfomance-lan aurkeztuko ditu. Esther Ferrer-ek Montehermoson egin zuen performanceari buruzko lantegiaren ondoren eta ARTIUMeko Esther Ferrer, lau mugimendutan erakusketaren aitzakian, aipatutako bi zentroek ekintzen aurkezpen publikoak antolatu dituzte ARTIUMen. Sarrera doakoa da.
Esther Ferrer-ek Montehermoson egin zuen performanceari buruzko lantegiaren ondoren eta artistak egindako proposamen multzo bat abiapuntu harturik, artistek, egileek edota oro har arte eszenikoetan interesa duten pertsonek bertsio bat burutuko dute dagoeneko Ferrer-ek egindakoa izan ezik. Ferrer-ek ekintza bat proposatzen du eta bakoitzean adibide bat jartzen du. Proposamenen artean Nire bizia kontatuko dizuet, Gurutze bidea, Espazio bat, zeharkatzeko da eta Astiari astia ematea daude.
Azaroaren 26an, larunbata, parte hartzaile multzo batek Nire bizia kontatuko dizuet aurkeztuko du eta azaroaren 27an, igandea, Gurutze bidea. Abenduaren 4an, igandea, Espazio bat, zeharkatzeko da eta Astiari astia ematea jendaurrean aurkeztuko dira. Performance guztiak 18:00etan hasiko dira ARTIUMen eta sarrera doakoa da.
Joan den asteburuan, azaroaren 19an, larunbata, Sevillako eta Madrilgo hainbat parte hartzaileek Arrastoak, hotsa, espazioa eta Oroimena proposamenak aurkeztu zituzten, hurrenez hurren. Ekintza publikoen ondoren, egileek eta ikuslegoak iritziak partekatu zituzten.
8 aldaera, 32 mugimendu. Nola egin performance bat ahal den era guztietara…batera izan ezik jarduerak Esther Ferrer, lau mugimendutan erakusketarekin zerikusia du. Esku-hartze hauek edonori zabalik daude eta Esther Ferrer-ek egindako proposamen multzo bat abiapuntu hartzen dute. Parte hartzaile bakoitzak 30 minutu ditu Zentro-Museoko edozein gunean – bai barruan eta baita kanpoan ere- bere performancea egiteko.
Volver al listado