ARTIUMek idazkera sortzailean trebatzeko lantegi-ikastaroa eskainiko du
azaroa 14, 2011
Luisa Etxenike idazleak kontakizunaren ezaugarriak eta haren sorkuntzazko eta adierazpiderako ahalbideak aztertuko ditu
Idazkera lantegia. Idazkera sortzailean trebatzeko lantegi-ikastaroa (1. Partea). Kontatzearen ertia
Luisa Etxenike
Azaroaren 25ean, ostirala, 17:00etatik 21:00etara
Azaroaren 26an eta 27an (larunbata eta igandea), 10:00etatik 14:00etara
Prezioa: 40 € (kide elkartuak 20 €)
Izena emateko: 945 20 90 20
UPV/EHU-ko kredituak. Argibide gehiago Luisa Etxenike-ren web gunea Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, Luisa Etxenike idazleak zuzendutako idazkera sortzailean trebatzeko lantegi-ikastaro bat eskainiko du azaroaren 25ean, ostirala, 17:00etatik 21:00etara eta azaroaren 26an, larunbata, eta 27an, igandea, 10:00etatik 14:00etara. Ikastaroan kontakizunaren ezaugarriak, eta haren sorkuntzazko eta adierazpiderako ahalbideak aztertuko dira, bideratze teorikoen eta irakurketa eta idazteko ariketa praktikoen bidez. Lehen topaketa honen ondoren, 2012ko lehen seihilekoan beste bi egingo dira. Prezioa 40 eurokoa izango da, 20 eurokoa kide elkartuentzat. Izena ematea 945 20 90 20 telefono zenbakian egin daiteke.
Kontatzearen ertia, idazkera sortzailean trebatzeko lantegi-ikastaro bat da eta Zerk egiten du testu bat kontakizun? Nola lortzen du kontakizun batek irakurlearen arreta bereganatu eta bukaeraraino atxikitzea? Zein osagai behar ditu kontakizun horrek irakurri duenarengan zerbait ikasi duen edota gauza garrantzitsuak deskubritu dituen ustea uzteko? galderei erantzuten saiatuko da. Bideratze teorikoen eta irakurketa eta idazkerazko ariketa praktikoen bidez, lantegiak kontakizunaren ezaugarriak eta bere sorkuntzazko eta adierazpiderako ahalbideak aztertuko ditu
Teoriazko eta praktikazko kurtsoa, azaroaren 25ean, ostirala (arratsaldean), eta azaroaren 26an, larunbata (goizean), eta 27an, igandea (goizean) egingo da. Larunbat arratsaldean Luisa Etxenikek hainbat pelikula edo pelikula zati ikustea proposatuko du.
Luisa Etxenike (Donostia, 1957) zuzenbidean lizentziaduna da eta batez ere kontakizunak idazten ditu. El País edo El Mundo egunkarietan zutabe idazle gisa aritu da eta Euskadiko Idazleen Elkartearen buru da. La historia de amor de Margarita Maura kontakizun bilduma publikatu du eta Silveiro Girón eta Querida Teresa eleberriak eta El ángulo Ciego eta El detective de sonidos –urrian kaleratutako bere azken liburua– idatzi ditu. Bere eleberriak hizkuntza askotara itzuli dira eta 2007. urtean Frantziako Gobernuak Arte eta Letren Ordenako Zaldun izendatu zuen. Gainera, idazkera sortzailean trebatzeko lantegi bat zuzentzen du, New York-eko Columbia Unibertsitatean irakasle gisa aritu da eta Literaktum moduko literatura topaketak antolatzen ditu.
Lantegi–ikastaro honek idaztea gustatzen zaien eta horretan abiarazi, aurreratu edo sakondu nahi duten pertsona orori zuzenduta dago. Kontatzearen ertia idazkera sortzailearen inguruko hiru saioetako lehenengoa da, beste biak 2012ko lehen seihilekoan egingo dira. Hiruetan parte hartzea gomendatzen da, baina zeina bere aldetik ere egin daiteke. Jarduera honekin UPV-EHU-ko aukera libreko kredituak lor daitezke.
Idazkera Lantegia programaren xedea genero guztietako literaturara hurbiltze hezigarria egitea da. Horrela, ARTIUMen literaturaren inguruko era bateko eta besteko lantegiak egin dira, hala nola, Fernando Iwasaki idazle perutarrak emandako nobela beltzeko lantegia, Marcos Ordoñez idazleak egindako pelikula-gidoien ikastaroa edo Espido Freide idazle arabarrak literatura sorkuntzaren inguruan emandako lantegia.
Volver al listado