Berriak

Berriak

   Minimize

Art+Sound-ek Santiago Latorre-ren azken lana aurkeztuko du, Eclíptica

azaroa 10, 2011

Musikariak saxofoia, esku soinua, pianoa, ahotsa eta soinu sintetikoak erabiltzen ditu bere lanak egiteko
 

Art+Sound. Santiago Latorre
Azaroaren 12an, larunbata, 21:30ean. Plaza aretoan
Sarrera: 6 €. Kide elkartuak: 3 €
Txartel leihatilan aurretik salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean
Argibide gehiago    Santiago Latorre-ren web gunea    Bideoklipa   Prentsa oharra (pdf)

ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, 2011. urteko Art+Sound kontzertu programazioarekin jarraituz Santiago Latorre musikariaren kontzertua eskainiko du hilaren 12an, larunbata, 21.30ean Plaza aretoan. Latorre-k Eclíptica aurkeztuko du, belarri guztiei zuzendutako soinu-muntaketa berritzailea eta entzulearengan baretasun edota denboragabetasun sentipena sorrarazten duena. Sarrerak sei euro balioko ditu, eta kide elkartuek hiru euro ordainduko dituzte Aurretik txartel-leihatilan egongo dira salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean egin ahal izango dira.

Art+Sound programak Santiago Latorre (Huesca, 1981) musikari eta hots ingeniariaren kontzertu batekin jarraituko du azaroaren 12an,ostirala. Latorrek saxofoia, esku soinua, pianoa, ahotsa eta soinu sintetikoak erabiltzen ditu bere lanak egin eta «deseraikitzeko». Bere aurreko lana, Órbita, ehundura biltzaile, egitura zikliko eta doinu klasikoetan oinarritzen zen.

Santiago Latorre 7 urterekin hasi zen pianoa jotzen eta 11 urterekin saxofoia jotzen zuen. Telekomunikazio ingeniaritza ikasi ondoren, musika tresnekin eta teknologia berriekin esperimentatzen hasi zen. 2005. urtean dantzarako, antzerkirako, zinemarako eta bideoarterako soinu bandak egiten hasi zen, eta 2008. urtean bere lehenengo lana kaleratu zuen, Órbita. Lan honekin Txinan, Japonian, Estatu Batuetan, Mexikon eta Taiwanen ibili da kontzertuak ematen, eta Sonar, LEM edota Periferias musika elektronikoko jaialdi garrantzitsuetan jo du.

Bere azken lanean –aurten kaleratutakoa eta Eclíptica izenekoa–, Santiago Latorrek pianoa, laptop-ean egindako programazioak eta saxofoia nahasten ditu alde batetik, eta bestetik, ambient pop-aren eta soinu bandetatik hurbilago dauden post-rock-aren erritmoak. Latorrek Sara Paniagua artista bisualarekin eta argiztatze diseinatzailearekin batera egin duen bere azken lanaren proiektua aurkeztuko du ARTIUMen. Ikuskizunean soinuak argi joko batekin eta proiekzioekin nahastuko ditu, eta helburua entzuleen pertzepzioarekin esperimentatzea da.

Eclíptica osatzen dituzten zortzi abestien artean Hong Kongeko 50eko hamarkadako eta txinatarrez abestutako lo kanta bat dago, Latorreren amak idatzitako abesti bat, Si el sol no calienta izenekoa, eta gaztelaniaz xuxurlatutako abesti bat. Tema bakoitzak bere metodoa du teknika garbiak, doinu minimalistak eta lan zehatza erabiliz ambient delakoa gainditzeko.

Bestalde, Latorrek arte galerietan, museoetan eta esparru akademikoan ere era bateko eta besteko proiektuak egin ditu. Joan den irailaren 22an, Taipei-ko Quanta Arts Foundation-en Dinner of Luciérnagas aurkeztu zuen. Bertan, bere musika irudiekin eta dantzarekin nahastuz, ikusleen iPhone-tako bozgailuak kontrolatzeko sortutako aplikazio batekin esperimentatu zuen.

Santiago Latorre Estatu Espainiarreko DIY (do-it-yourself) eszenak eman duen musikari garrantzitsuenetariko bat da. Bartzelonan, Taipein eta Londresen bizi izan da eta Dickson Dee, Ivone Dippmann, Marc Parrot edo Idoia Zabaleta artistekin aritu da elkarlanean. Azaroaren 12an, larunbata, Eclíptica, bere azken lana aurkeztuko du ARTIUMen.

 

Volver al listado

Text/HTML

   Minimize

Youtube

 

Categorías

    Berriak Time

       Minimize
    Share |