Ray Loriga idazleak Bill Violaren Hall of Whispers bideo-instalazioa aukeratu du Arterako Hitzak programarako
azaroa 07, 2011
Idazle eta zinema zuzendariak artea eta literatura uztartzen dituen mintzaldia eskainiko du
Arterako hitzak
Ray Lorigak Bill Viola aukeratu du: Hall of Whispers, 1995 (ARTIUM Bilduma)
Azaroaren 9an, asteazkena. 19:30ean. Emanaldi aretoan
Doako jarduera.
UPV/EHU-ko kredituak Argibide gehiago Liburutegiko katalogoa Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak Arterako hitzak programarekin jarraituko du Ray Loriga idazle eta zinema zuzendariarekin azaroaren 9an, asteazkena, 19:30ean Emanaldi aretoan. Loriga-k Bill Viola-ren Hall of Whispers aukeratu du, 1995ko data daraman bideo-instalazioa eta Zentro-Museoaren Bilduman dagoena. Lorigaz gainera,euskaraz eta gaztelaniaz idazten duten hainbat idazlek parte hartu du programan, esate baterako, Espido Freirek, Juan Kruz Igerabidek eta Julio Llamazaresek, besteak beste. Guztiek ARTIUM Bildumako lan bat aukeratu dute eta bakoitzak bere erara istorio bat kontatu du.
Ray Loriga (Madril, 1967) zuzendari, zinema-gidoilari eta idazleak, ARTIUM Bildumako Bill Viola bideo-artistaren Hall of whispers lana aukeratu du Arterako hitzak programarako. Lan batzuetan eta besteetan ibili ondoren eta Underground edota El canto de la tripulación aldizkarietan idatzi ondoren, 1992.utean, 25 urte zituela, bere lehen nobela plazaratu zuen Lo peor de todo. Nobelak arrakasta handia lortu zuen eta Europa osoan banatu zen.
1993. urtean Héroes kaleratu zuen, beat generaziora eta Charles Bukowski edota Raymond Carver egileetara hurbiltzen den nobela. Urte bat gerorago Días extraños atera zuen eta 1995. urtean Caídos del cielo eleberria argitaratu zuen. Azken hau abiapuntu harturik pelikula bat egin zuen. 1999. urteko Tokio ya no nos quiere liburuak espainiar estatuko idazle ospetsu bihurtu zuen. Lorigak genero ugari landu ditu, besteak beste, eleberria, kontakizuna, zinema-gidoia edo kazetaritza artikuluak.
Zinema-gidoilari moduan Pedro Almodovar, Carlos Saura edota Daniel Calparsoro zuzendariakien elkarlanean aritu da. 1997. urtean bere lehen pelikula zuzendu zuen, La pistola de mi hermano, Caídos del cielo bere nobelaren egokitzapen bat, eta 2006. urtean Teresa, el cuerpo de Cristo filmatu zuen, Paz Vega-k antzeztuta eta Teresa de Jesús-en bizitza kontatzen duena.
Joan den urrian El bebedor de lágrimas eleberria kaleratu zuen, irakurle guztiei zuzendutako polizia-nobela eta trilogia erromantiko bateko lehena. Egilearen hitzetan, bere lana errua, zalantza edota disidentzia moduko gaiekin lotuta dago.
Ray Loriga-k Bill Viola-ren Hall of whispers bideo-instalazioa aukeratu du Arterako hitzak programan parte hartzeko. Lan konplexu honetan ikusleek aurrez aurre dauden 10 bideo proiektatzen diren areto luze eta ilun bat zeharkatu behar dute. Pantailetan, begi itxiak eta aho estaliak dituzten 10 pertsona agertzen dira. Ahokoa dela eta, xuxurlak (whispers) besterik ez dira entzuten, gela betetzen dituzten soinuak eta giro kargatu eta artegagarri bat sortzen laguntzen dutenak. Bill Viola-k 2004. urtean ARTIUMen egin zen Laocoonte irentsia. Artea eta indarkeria politikoa erakusketan parte hartu zuen
Arterako hitzak programa literatura eta artea uztartzen saiatzen da euskarazko eta gaztelaniazko idazleen bitartez. Unai Elorriaga, Juan Manuel de Prada, Patxi Zubizarreta, Ángeles Caso edo Lorenzo Silva idazleek adibidez, ARTIUM Bildumako lan bat aukeratu dute eta bakoitzak bere istorioa kontatu du.
Volver al listado