Sleepwalk Collective konpainiak As the flames rose we danced to the sirens, the sirens proiektu eszenikoa aurkeztuko du ARTIUMen
urria 31, 2011
Lana jaialdi askotan saritua izan da
Eszena garaikidea. Sleepwalk Collective
As the Flames Rose we Danced to The Sirens, The Sirens
Azaroaren 4an, ostirala, 19:30ean
UPV/EHU-ko kredituak
Sarrera: 6 €. Kide elkartuak eta ikasleak 3 €. Zentro-Museoko txartel leihatilan aurretik salgai eta erreserbak www.atrapalo.com gunean
Argibide gehiago Konpainiaren web gunea The Sirens trailerra Prentsa oharra (pdf)
ARTIUM, Vitoria-Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoak, As the Flames Rose we danced to The Sirens, The Sirens Sleepwalk Collective antzerki-performace taldearen lana aurkeztuko du azaroaren 4an 19:30ean Ekialde-Goikoa aretoan. Performancea arriskuaz, gogor heldu beharraz eta erreskatatzea itxaroteaz mintzo da. Laguntza eskatzeko garrasia da, jendearen artean sortzen den lotura bitxi eta batzuetan beldurgarriari buruzkoa. Sarrerak sei euro balioko ditu, eta kide elkartuek eta ikasleek hiru euro ordainduko dituzte. Aurretik txartel-leihatilan egongo dira salgai eta erreserbak www.atrapalo.com-en egin ahal izango dira
Iaz Bilboko ACT jaialdian Sammy Mecalferen zuzendaritza lanaren saria jaso zuen taldeak As the flames rose we danced to the sirens, the sirens aurkeztuko du ARTIUMen. Testu poetiko bat, soinuak, irudi sotilak eta surrealistak nahasten dituen tragikomedia intimo eta minimalista da. Ikuskizunak B serieko pelikulen eta zinema zaharraren ikonografia eta klixe kulturalak erreproduzituko ditu gai sakon eta hunkigarri bihurtuz.
Azken lan honetan Sleepwalk Collective-k XX. eta XXI. mendeetako «zabor» kulturaren bihotzera bidaiatzen du eta ezusteko gozamena eta bat-bateko baikortasuna bilatuko ditu. «Estualdian dagoen damatxoa» klasikoa abiapuntu hartuz, antzezlanak traumaren eta katastrofearen arteko harremana eta erreskatatuak izateko nahia islatzen ditu.
Sleepwalk Collective saritutako nazioarteko antzerki-performanceko taldea da. 2006. urtearen hasieran sortu zen Londresen Iara Solano Arana gasteiztarraren, Malla Sofia Pessi finlandiarraren eta Sammy Metcalfe britaniarraren eskutik. Taldekideek Rose Bruford unibertsitatean arte eszeniko europarrak ikasten ari zirela ezagutu zuten elkar eta harrezkero hainbat hiri europarretan jardun dira eta jaialdi batzuetan eta besteetan sariak jaso dituzte, Birmingham BE Jaialdian edota Edinburgoko Fringe jaialdian, besteak beste. Konpainiak taldekideek herri kulturarekiko, zabor kulturarekiko eta besteekin ditugun harreman misteriotsu eta konplexuekiko duten liluratik abiatzen diren lanak eta performanceak egiten ditu.
Egun, taldeak Gasteizen lan egiten du eta bertan Factoría de fuegos delakoa sortu du, hiri horretan sortze prozesuak eta antzerki garaikidearen eta performancearen garapena sustatzeko erakunde artistikoa. Gainera, taldea Noches Scratxe Gauak ekimenaren bultzatzailea da, nazioarteko proposamen eszeniko berrienak oraindik prozesuan daudela aurkezteko aukera. ARTIUMek ekimenarekin bat eginez, abenduaren 17an, larunbata, 17:30ean Ekialde-Goikoa aretoan, urte barruan amaitutako pieza hauetako bi erakutsiko ditu. Lehen edizio honetan Britainia Handiko Mingbeast eta Sedated by a Brick lanak ikusi ahal izango dira.
Volver al listado